Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2003ko urtarrilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Urduña-Orduñako Udala
488

IRAGARKIA, Urduña/Orduñako Hiri-antolamenduko Plan Orokorrari hasierako onarpena emateari buruzkoa.

2002ko abenduaren 23an egindako ezohiko bileran, Udalbatzak Urduña/Orduñako Udalerriaren Hiri-Antolamenduko Plan Orokorrari hasierako onarpena ematea erabaki zuen. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, probintzian zabalkunde handienetarikoa duten egunkarietariko baten eta Udaletxeko iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epean jendaurrean erakutsiko da erabaki hori, eta epe horretan, interesdun edozein pertsonak edo entitatek azter dezake onartutako dokumentua, bidezko derizten alegazioak aurkez ditzake, eta, halaber, iradokizunak, txostenak eta dokumentu osagarriak ere. Aipatu dokumentua non eta noiz egongo den ikusgai: Udaletxeko bulegoetan, erakusgai egon behar duen epeko lanegunetan, 9:00etatik 13:00era.

Bestalde, Planeamenduaren Arautegiko 120.1 artikuluarekin bat, honako hau jakinarazten da: beherago zehaztutako areei dagokienez bertan behera uzten da lizentziak ematea, izan ere, Planeamenduaren zehaztapen berrien bitartez aldatu egin baita indarreango hirigintza-erregimena. Honako hauek dira direlako areak:

Hiri-lurzorua: Lurzoru urbanizagarria:

U.A.U.R.3 P.P.R.1.I

U.A.U.R.5 P.P.R.3

U.A.U.R.9 P.P.I.1.I

U.A.U.R.10 P.P.I.2.I

P.E.R.I. Los Cascajos

Urduña/Orduña, 2003ko urtarrilaren 3a.

Alkatea,
XABIER EGUILUZ ISUSI.

Azterketa dokumentala