
15. zk., 2003ko urtarrilaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Urduña-Orduñako Udala
487
IRAGARKIA, Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketari hasierako onarpena emateari buruzkoa.
2002ko abenduaren 23an egindako bileran, Urduña/Orduñako Udalbatzak Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketari hasierako onarpena ematea erabaki zuen. Aldaketa hori Hirigunearen ipar-ekialdeko mugari buruzkoa da, eta Ignacio Basáñez Alfonso eta David Pinedo arkitekto jaunek idatzi zuten, Vidal García Ortíz sustatzaileak aurkeztutako da, hilabeteko epean jendaurrean erakutsiko da, eta epea hori honelaxe zenbatuko da: Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, probintzian zabalkunde handiena duten egunkarietako baten eta Udaletxeko iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hara. Epe horretan, hasierako onarpena duen dokumentua interesdun edozein pertsonak edo entitatek azter dezake Udaletxeko bulegoetan, eta, bestalde, bidezko deritzen alegazioak aurkez ditzake.
Urduña/Orduña, 2003ko urtarrilaren 3a.
RSS