Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2003ko urtarrilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Urduña-Orduñako Udala
486

IRAGARKIA, Urduñako udalerriko Hiri-ordenazioko Udal-plan Orokorrean plan-barruko aldaketa (R-7 Hirigintzako Jarduketa-unitatean) hasieran onesteari buruzkoa.

Urduñako (Bizkaia) Udaleko 2002ko azaroaren 20ko osoko bilkurak erabaki zuen Urduñako udalerriko Hiri-ordenazioko Udal-plan Orokorrean plan-barruko aldaketari (R-7 Hirigintzako Jarduketa-unitatean) hasierako onespena ematea. Plan-barruko aldaketa Juan Jesus Iturrate arkitektoak idatzi du, Construcciones Bigandi SLren izenean. Bestalde, plan-barruko aldaketa jendaurrean jartzen da hilabetez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, probintzian zabalkunde handiena duten egunkarietako batean eta udaletxe honetako iragarki-oholean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Hilabeteko epe horretan edozein pertsona edo entitatek izango du hasieran onetsitako agiria aztertzeko eta egokien iruditzen zaizkion alegazioak aurkezteko aukera. Agiria Urduñako Udaleko bulegoetan ikus daiteke.

Urduña, 2002ko abenduaren 13a.

IDAZKARIA.

I. O.

ALKATEA


Azterketa dokumentala