
15. zk., 2003ko urtarrilaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Erandioko Udala
485
IRAGARKIA, "CEMA-PIE Zona Bereziko Jarduketa Eremua" deritzanak hartzen dituen ondasun eta eskubideen Nahitaezko Desjabetzapen Proiektuaren hasierako onarpenari buruzkoa.
"CEMA-PIE Zona Bereziko Jarduketa Eremua" deritzanak hartzen dituen ondasun eta eskubideen Nahitaezko Desjabetzapen Proiektuari hasierako onarpena eman dio Erandio Elizateko Udalbatza Osoak, 2002ko apirilaren 25ean hartutako erabakiaren bitartez. Aipatutako eremuak lehenago Metalquímica del Nervión enpresarenak izandako lurrak eta ingurua hartzen ditu eta baterako tasazio prozeduraren bidez bideratuko da desjabetzapena. Sprilur elkarte publikoa izendatu du udalak desjabetzearen onuradun.
Udalbatzak hartutako erabakiari jarraituz eta Hirigintzako Kudeaketa Araudia onartzen duen abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuaren 205. artikuluan aurreikusitakoa betez, gaiari buruzko espedientea jendaurrean izango da hilabetez. Ezarritako epe horretan, interesatuek erreklamazioak zein alegazioak aurkez ditzakete. Espedientea udaletxeko Hirigintza Saileko bulego teknikoetan izango da interesatuen eskura, bulegoak jendearentzat zabalik diren orduetan.
Erandio, 2002ko abenduaren 10a.
Alkate-udalburua,
MIKEL ARIETA-ARAUNABEÑA BUSTINZA.
UKITUTAKO ONDASUN ZEIN ESKUBIDEEN JABE DIRENEN ETA INTERESATUEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
RSS