Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2003ko urtarrilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
483

IRAGARKIA, 2002ko azaroaren 14koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez jendaurreko informaziopean jartzen da Hondarribiko udalerrian egin beharreko honako proiektu hau: 13,2 kV-ko lur azpiko linea elektriko bat, zirkuitu bakuna, Kirol Portua TZra doan adarra izenekoa.

Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, segidan aipatzen den linea elektrikoa ezartzeko proiektua jendaurrean jartzen da, Administrazioaren baimena eskatzen baita.

Eskatzailea: Iberdrola, S.A.

Erreferentzia: RI.20/24036 - ATH. 106/02 - M.c.

Kokapena: Hondarribia.

Lur azpiko linea zirkuitu bakunaren ezaugarriak:

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3 AL 150.

Luzera: 920 m.

Hasiera: Arroka TZ–Iterlinen I TZ linea.

Amaiera: Arroka TZ–Iterlinen I TZ linea.

Aurrekontua: 8.726 euro.

Beren burua kaltetutzat ikusten duten guztiek proiektua aztertu eta idatzizko alegazioak aurkezteko aukera izango dute. Alegazioen hiruna ale aurkeztu beharko dira Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren Bulegoan, helbide honetan: Easo kalea, 10, Donostia. Alegazioak aurkezteko hogei eguneko epea izango da iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia-San Sebastián, 2002ko azaroaren 14a.

Lurralde Bulegoko burua,

JAVIER LÓPEZ LARRÍNAGA.


Azterketa dokumentala