
15. zk., 2003ko urtarrilaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
480
IRAGARKIA, zehapen-espedientearen instrukzio-egileak 2002ko azaroaren 27an emandako Ebazpen-proposamena Iñigo Lacasa Pimienta jaunari jakinarazteko dena.
Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas-jarduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legeren 33.a) artikuluan zehaztutako arau-hauste larri bat egiteagatik, 102/2002-D zenbakidun zehapen-espedientearen instrukzio-egileak Iñigo Lacasa Pimienta jaunaren kontrako ebazpen-proposamena eman zuen, 2002ko azaroaren 27an eman ere.
Proposatzen den zehapena: 1202,02 euro.
Iñigo Lacasa Pimienta jaunaren helbidea hauxe da (NAN. 72.841.905): Donostiako Maldatxo kaleko 27, 3.a, d. Bada, jaun horri helbide horretan jakinarazpena egiteko ahaleginik egin bada ere, ezin izan da egin, eta beheragoko arauan zehaztutakoarekin bat etorriaz, iragarki hau ematen da argitara. Delako araua: Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4. idatz-zatia.
Ebazpen-proposamen hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hamabost egun balioduneko epearen barruan, eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako organo instrukzio-egilearen aurrean, bidezko deritzezun alegazioak, agiriak eta argibideak aurkez ditzakezu. Bestalde, espedientea eta bere agiriak azter ditzakezu beherago zehaztutako helbidean, espedientearen zenbakia adierazi ezkero betiere.
Eusko Jaurlaritza
Herrizaingo Saila
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Vitoria-Gasteiz, 2002ko abenduaren 4a.
Instrukzio-egilea,
EVA LEJARZEGI BARRENA.
RSS