
15. zk., 2003ko urtarrilaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Durangoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
479
EDIKTUA, 45/00 judizio exekutiboaren ondoriozkoa.
Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 45/00 judizio exekutiboa.
Demandatzailea: Promoción y Construcción Azulejos y Pavimentos, SL.
Abokatua: Francisco Javier Fuldain Gonzalez jauna.
Prokuradorea: Esther Asategui Bizkarra andrea.
Demandatua: Ricardo Sanchez Vazquez eta Jaqueline Lokard Peña.
Judizio horren gainean epaia eman da. Hona hemen
EPAITZA
Ricardo Sanchez Vazquezen eta Jaqueline Lokard Peñaren aurka agindutako exekuzioarekin aurrera egiteko agintzen dut, harik eta bahitutako ondasunen trantzea eta errematea egin arte, eta horko zenbatekoarekin Promoción y Construcción Azulejos y Pavimentos, SLri den-dena ordaintzeko, hau da, 1.208.169 pezetako printzipala ordaintzeko, bai eta legezko interesak eta sortutako eta sortzen diren kostuak ere; izan ere, demandatuak kondenatzen ditut horiek ere ordaintzera.
Epaia eman, agindu eta izenpetzen dut. Demandatua auzi-ihesean denez, epaia epaitegiko iragarki-oholean eta probintziako aldizkari ofizialean jakinaraziko da, baldin eta berari pertsonalki jakinaraztea eskatzen ez bada.
Demandatua, hau da, Jaqueline Lokard Peña andrea non bizi den ez dakigunez, erabaki da ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea; izan ere, hala egiteko agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan.
Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.
Errekurtsoa prestatzeko, idazki bat aurkeztu beharko da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Bertan, honako hauek baino ez dira adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurtsoa jartzeko nahia eta inpugnatzen dituen erabakiak (Prozedura Zibileko Lege berria, 457.2 artikulua).
Ediktu honen bidez jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago interesatuaren esku.
Durango (Bizkaia), bi mila eta biko abenduaren hogeita seia.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS