Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2003ko urtarrilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
477

EDIKTUA, 564/01 exekuzio prozesuari dagokiona.

Miren Itziar Gofinondo Fernandez de Arroyabe andreak, Bilboko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko Idazkaria denak, honako hau

JAKINARAZTEN DU:

564/01 zenbakiz eta C.P. Baiona 20-22 Bilbao-k eskatuta Epaitegi honetan Laureana Martínez Aulestia andrearen aurka —zenbatekoa erreklamatzeari buruz— jarraitutako exekuzio prozesuan, enkante publikora atera direla, hogei eguneko epean, ondoren zerrendatzen diren ondasunak, tasazio prezio eta guzti:

Enkantera atera diren ondasunak eta jarri zaien balioa

Beheko solairua eta berorri erantsitako sotoa, Bilboko Baiona kaleko 20an daudenak (Erregistroko inskripzioa: 8 zenbakiko Bilboko Jabego Erregistroa, 1 tomoa, 981 liburua, 238 orria, 37.031 zenbakiko funtsa eta 1. inskripzioa).

Enkantean izango duen balioa: 67.821,21 euro.

Epaitegi honetako (Barroeta Aldamar kalea, 10-4. solairua) egoitzan egingo da enkantea, 2003ko otsailaren 25eko 10:00etan.

ENKANTEAREN BALDINTZAK

1.– Honako eskakizun hauek bete beharko dituzte lizitatzaileek:

1.– Euren nortasuna argi azaldu.

2.– Enkanteko eskakizun orokorrak eta bereziak ezagutzen dituela aitortu.

3.– Epaitegi honek Banesto-Banco de Vitoria delakoan duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan (4706 zk.) ondasunen enkante balioaren 100eko 30a gordailatu dutenaren edo bankuko abala badutenaren frogagiria aurkeztu. Zenbateko guztia edo zati bat hirugarrengo batek eskuratuz gero gauzatzen badute gordailaketa lizitatzaileek, jasota utzi beharko dute egoera hori frogagirian, horrela agintzen baita Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko 652. artikuluko 2. paragrafoan.

2.– Exekutatzaileak baino ezingo du postura egin, bere esku gelditzen dela errematea hirugarren bati lagatzea.

3.– Enkantea iragarri eta gauzatzen denera arte kartazal itxian egin ahal izango dira posturak. Eskakizunak lehenago adierazitakoak izango dira.

4.– Balioaren 100eko 70etik gorakoa izan dadinean posturarik onena, posturagilerik onenaren aldekoa izango da errematea. Zenbateko horretatik beherakoa izango balitz, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legeko 670. artikuluan aurreikusitakoa beteko litzateke.

5.– Erregistroko ziurtagiria agerian dago Epaitegi honetako Idazkaritzan. Jabego titulurik eza aldez aurretik ordezkatu barik ateratzen dira ondasunak enkantean. Hipoteka Legea exekutatzeko den Araudiko 140. artikuluaren 5. arauan aurreikusitakoa beteko da kasu horretan. Enkantean parte hartzeak aditzera ematen du posturagileek onartu egiten dutela egoera, onartu egin beharko dituzten bezala demandariaren kredituaren aurretikoak diren kargak —egon baleude— bere horretan iraungo dutela eta, lizitatzaileak, kargok onartzeaz gain, horiei darien erantzukizuna bere gain hartzen duela, baldin eta errematea bere aldekoa bada.

6.– Enkantearen gai den eraikina exekuziopekoaz besteko pertsonek erabiltzen dutenentz ez da jaso prozesuan.

7.– Ezinbesteko kasuetan edo Epaitegiaren ardurakoak ez diren egoeretan enkantea adierazitako ordu eta egunean egiterik ez balego, edo akatsen baten erruz igande edo jaiegunen bat jarri izan balitz enkanterako, hurrengo egun baliodunean egingo litzateke enkantea, larunbatak salbuetsiz.

8.– Zordunak ez balira euren bizilekuetan aurkituko eta ezingo balitzaie bertan jakinarazi, ediktu hau erabiliko litzateke enkanteen berri emateko.

Bilbao, bi mila eta biko abenduaren hogeia.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala