Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2003ko urtarrilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
475

EBAZPENA, 2002ko abenduaren 23koa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Ingurumen sailburuordearena, Atlantica de Graneles y Moliendas, S.A. enpresak Zierbena (Bizkaia) udalerrian lehorretik itsasora isurtzeko egin duen baimen eskaria jendaurrean jartzeko dena.

Kostaldeari buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legea garatu eta burutzeko Arautegi Orokorra onesten duen abenduaren 1eko 1471/1989 Errege Dekretuaren 146.8 artikuluan xedatutakoaren arabera, lehorretik itsasora industria isurketak eta isurketa kutsatzaileak egiteko baimenen izapidetzan, jendaurrean jarriko da hogei eguneko epean zehar kasuan kasuko espedientea, edozein pertsona fisiko zein juridikok espedientea aztertu eta ondoren, hala badagokio, bidezko jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan.

Ondorioz, eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailean Atlantica de Graneles y Moliendas, S.A. enpresak Zierbena (Bizkaia) udalerrian lehorretik itsasora isurtzeko baimen eskaria aurkeztu duenez, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Atlantica de Graneles y Moliendas, S.A. enpresak Zierbena (Bizkaia) udalerrian lehorretik itsasora isurtzeko egin duen baimen eskariari dagokion espedientea jendaurrean jartzea 20 eguneko epean zehar, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

2. artikulua.– Aurreko artikuluan jasotakoa betetzeko, aipatutako espedientea interesatuen esku izango da Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoan (Lehendakari Agirre 9, Bilbao).

Vitoria-Gasteiz, 2002ko abenduaren 23a.

Ingurumen sailburuordea,

IÑAKI EZKURRA YURREBASO.


Azterketa dokumentala