Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2003ko urtarrilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
465

EBAZPENA, 2003ko urtarrilaren 9koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 427/02 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu eta interesaturik egon daitezkeenak epatzen dituena.

427/02 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea —prozedura laburtua— bidaltzeko eskatu du Administrazioarekiko auzien Vitoria-Gasteizko 2. Epaitegiak. Errekurtso hori Ainhoa Amorrosta Campos andereak aurkeztu zuen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak 2002ko maiatzaren 3an emandako Aginduaren aurka, hain zuzen ere, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2002ko otsailaren 7ko Ebazpenari aurkeztutako errekurtsoa ezesten zuen aginduaren aurka.

Errekurtso hori aurkezteko arrazoia da, izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan eta bere erakunde autonomiadunetan aritzeko diren lan-kontratutko langile finkoen postuak —sukaldaritzako langileak— betetzeko hautaketa-prozesuko ariketa teorikoaren eta ariketa teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzekin desadostasuna adierazten zuen eskabidea ezetsi izana.

Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, hauxe,

EBATZI DUT:

Administrazioarekiko auzien Vitoria-Gasteizko 2. Epaitegiak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

Aipatutako espedientean interesen bat izan dezaketenak epatzea, bederatzi eguneko epean ager daitezen Epaitegi horretara.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urtarrilaren 9a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.


Azterketa dokumentala