Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2003ko urtarrilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Gautegiz Arteagako Udala
464

IRAGARKIA, funtzio askotako langile baten eta administrari laguntzaile baten plazak betetzeko deialdiari buruzkoa.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 249. zenbakian, 2002ko abenduaren 31koan, ondoko deialdiaren oinarri guztiak argitaratu ziren: batetik, administrari laguntzaile plaza bat, Administrazio Orokorreko Eskalakoa eta udal honetako plantillan hutsik dagoena jabetzan betetzeko dena, eta, bestetik, oposizio-lehiaketa libreaz funtzio askotako langile baten, zehazki, lan-kontratu mugagabedunaren plaza betetzeko dena.

Prozesu honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hara zenbatuta.

Gautegiz Arteaga, 2003ko urtarrilaren 8a.

ALKATEA.

Azterketa dokumentala