Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2002ko abenduaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
7432

AGINDUA, 2002ko abenduaren 30ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzkoa.

Abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuak, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoak, 4.1 artikuluan ezartzen duenez, babes ofizialeko etxebizitzen lehen eta bigarren eta ondorengo eskualdatzeetako gehienezko prezioak honela kalkulatuko dira: etxebizitzaren edo eranskinaren azalera erabilgarriari Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez zehaztuko den kopuru bat biderkatuta. Zenbateko hori etxebizitzaren motaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan duen kokapenaren araberakoa izango da. Era berean, puntu horretan bertan ondokoa xedatzen du: Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera kalifikatutako etxebizitzak 15. eta 40. urte bitartean eskualdatu ahal izango dira, behin betiko kalifikazioa jasotzen dutenetik hasita. Etxebizitzon prezioa areagotuko da, eskualdatzeko unean dauden gehienezko prezioen aldean. Gorago aipatutako Aginduan ezarritako koefizienteen arabera kalkulatuko da areagotze hori.

Halaber, 4.2 artikuluan adierazten du urteko errentaren gehienezko prezioak honela kalkulatuko direla: etxebizitzaren motaren arabera, etxebizitzari eta eranskinei salmentan egotz dakiekeen balioaren ehuneko bat arau bidez finkatuta. Horrez gain, ezartzen du urteko gehienezko errenta hori berrikusiko dela errentamendu-kontratuaren urte bakoitzaren amaieran eta etxebizitzaren prezio eguneratuari egotziko zaiola errentariaren diru-sarreren arabera dagokion ehunekoa.

Xedapen honen helburua da babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa garatzea.

Horri jarraiki eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuaren 4 artikuluak eta babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren lehen azken xedapenak xedatutakoaren arabera, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 4. artikulua garatzea. Artikulu horrek babes ofizialeko etxebizitzak eskualdatzeko gehieneko prezioak arautzen ditu.

2. artikulua.– Lehen eta bigarren eta ondorengo eskualdatzeetako gehienezko prezioak.

1.– Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak:

a) Etxebizitzaren gehienezko prezioa kokaleku duen udalerriaren araberakoa izango da:

Lurralde historikoetako hiriburuetan: 1.145,00 euro/m.2 erabilgarri.

Eranskinean barne hartutako udalerrietan: 1.082,00 euro/m.2 erabilgarri.

Gainerako udalerrietan: 955,00 euro/m.2 erabilgarri.

b) Dentsitate txikiko etxebizitzetan eta 75 m.2 eraiki berriak edo gutxiagoko azalera dutenetan etxebizitzaren gehienezko prezioa %10 handitu ahal izango da.

c) Eranskinen gehienezko prezioa honakoa izango da: 382,00 euro/m.2 erabilgarri.

2.– Etxebizitza sozialak

Sustapen publikoko etxebizitza: 526,00 euro/m.2 erabilgarri.

b) Sustapen pribatuko etxebizitza: 700,00 euro/m.2 erabilgarri.

c) Eranskinak: 318,00 euro/m.2 erabilgarri.

3.– Hala ere, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 315/2002 Dekretuaren 34. artikuluan eta ondorengoetan biltzen diren babes ofizialeko etxebizitzen kasuan, bigarren eta ondorengo eskualdatzeetako guztizko prezioa lehen eskualdatzean aplikatu zen prezio bera izango da. Zenbateko horiek azalera erabilgarriko m.2-aren gehienezko salmenta-prezioaren berrikuspenaren proportzio berean eguneratu ahal izango dira, betiere udalerria eta etxebizitzaren mota kontuan izanik, aipatutako 315/2002 Dekretuaren 2. artikuluak ezarritako sailkapenari jarraiki.

4.– Prezioak urtero eguneratuko dira automatikoki, irailaren 1ean. Eguneratzeko, kontuan hartuko da Kontsumo orokorreko Prezioen Indizearen urtez urteko areagotzea,ken puntu erdia.Kontsumoko Indize hori Estatistikaren Institutu Nazionalak argitaratzen du eta Euskal Autonomia Erkidegoari dagokiona izango da.

2003. urtean, hasierako zazpi hilabeteak bakarrik hartuko dira kontuan eguneratzea egiteko.

5.– Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 315/2002 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, behin betiko kalifikazioa lortu duten babes ofizialeko etxebizitzak bigarren eta ondorengo eskualdatzeetan saltzen badira, ondokoa izango da besterentzeko gehienezko prezio eguneratua:

a) Behin betiko kalifikazioa lortu ondoren, 1. eta 15. urte bitartean salduz gero, orduantxe indarrean dagoen gehienezko prezioa.

b) Behin betiko kalifikazioa lortu ondoren, 15. eta 40. urte bitartean salduz gero, orduantxe indarrean dagoen gehienezko prezioa gehi %15eko areagotzea.

6.– Artikulu honetan ezarritakoaren arabera, bigarren eta ondorengo eskualdatzeetarako kalkulatutako gehienezko prezioa baldin bada aurreko eskualdatzean exijitutako prezioarengatik eta zergengatik ordaindutako zenbateko osoa baino txikiagoa, bigarren eta ondorengo eskualdatzeetan gehienezko prezioa areagotu ahal izango da zenbateko horretaraino.

3. artikulua.– Urteko gehienezko errenta.

1.– Urteko gehienezko errenta: babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 18.etik 22.era bitarteko artikuluetan ezarritakoaren arabera kalkulatuko dira maizterraren urteko diru-sarrerak.

A.– Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak:

9.000,00 eurotik gora 15.100,00 eurora bitartean: etxebizitzaren eta eranskinei salmentan egotz balioaren %2.

15.100,00 eurotik gora 21.100,00 eurora bitartean: etxebizitzaren eta eranskinei salmentan egotz balioaren %4.

21.100,00 eurotik gora 27.100,00 eurora bitartean: etxebizitzaren eta eranskinei salmentan egotz balioaren %5.

27.100,00 eurotik gora 33.100,00 eurora bitartean: etxebizitzaren eta eranskinei salmentan egotz balioaren %6.

B.– Etxebizitza sozialak

a) Sustapen publikoko etxebizitza:

3.000,00 euro edo handik behera: etxebizitzaren eta eranskinei salmentan egotz balioaren %2.

3.000,00 eurotik gora 9.000,00 eurora bitartean: etxebizitzaren eta eranskinei salmentan egotz balioaren %2,5.

9.000,00 eurotik gora 15.100,00 eurora bitartean: etxebizitzaren eta eranskinei salmentan egotz balioaren %3.

b) Sustapen pribatuko etxebizitza:

3.000,00 euro edo handik behera: etxebizitzaren eta eranskinei salmentan egotz balioaren %2.

3.000,00 eurotik gora 9.000,00 eurora bitartean: etxebizitzaren eta eranskinei salmentan egotz balioaren %2,5.

9.000,00 eurotik gora 15.100,00 eurora bitartean: etxebizitzaren eta eranskinei salmentan egotz balioaren %3.

15.100,00 eurotik gora 21.100,00 eurora bitartean: etxebizitzaren eta eranskinei salmentan egotz balioaren %5.

2.– Urteko gehienezko errenta hori berrikusiko da errentamendu-kontratuaren urte bakoitzaren amaieran eta etxebizitzaren prezio eguneratuari egotziko zaio errentariaren diru-sarreren arabera dagokion ehunekoa.

3.– Diru-sarreren urteko berrikuspena egiten denean, alokairu-erregimenean etxebizitza sozialen onuradun diren pertsonek egiaztatzen badute esleitutako etxebizitza soziala eskuratzeko eskubidea izateko behar diren diru-sarrerak baino handiagoak balituzte, baina erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko behar diren gehienezko diru-sarreren barruan baleude, ehuneko hauek aplikatuko litzaizkieke:

15.100,00 eurotik gora 21.100,00 eurora bitartean: etxebizitzaren eta eranskinei salmentan egotz balioaren %5.

21.100,00 eurotik gora 27.100,00 eurora bitartean: etxebizitzaren eta eranskinei salmentan egotz balioaren %10.

27.100,00 eurotik gora 33.100,00 eurora bitartean: etxebizitzaren eta eranskinei salmentan egotz balioaren %12.

Etxebizitza sozial publikoetarako dago ezarrita a) letrako ehunekoa; izan ere, etxebizitza sozial pribatuetarako diru-sarreren tarte horretan araututa baitago artikulu honen 1.B.b idatz-zatian. Bestalde, b) eta c) ehunekoak etxebizitza sozial publiko zein pribatuetarako daude ezarrita.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Indarrean sartu ondoren aurkeztutako eskari guztiei aplikatuko zaie agindu hau.

Agindu hau indarrean sartu aurretik aurkeztutako eskabideak eta lortutako behin-behineko kalifikazioak kasuan-kasuan indarrean dagoen araudiaren arabera arautuko dira.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen hau indarrean jartzen denean, indarrik gabe geldituko dira babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2000ko abenduaren 26ko Agindua eta hura aldatzen duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko azaroaren 13ko Agindua, baita Agindu honetan xedatutakoaren aurkako xedapen guztiak ere; hala ere, xedapen horiek aplikatu ahal izango dira beren babesean sortutako egoeretan.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean Agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko abenduaren 30a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

ERANSKINA / ANEXO
AZALERA ERABILGARRIKO METRO KARRATUAREN GEHIENEZKO SALMENTA-PREZIOA 1.082,00 EURO DUTEN UDALERRIAK.
MUNICIPIOS CUYO PRECIO MÁXIMO DE VENTA ASCIENDE A 1.082,00 EUROS POR METRO CUADRADO DE SUPERFICIE ÚTIL
ARABA

Amurrio

Llodio

BIZKAIA

Abadiño

Abanto y Ciérvana- Abanto Zierbena

Alonsotegi

Amorebieta-Etxano

Arrankudiaga

Arrigorriaga

Bakio

Balmaseda

Barakaldo

Barrika

Basauri

Berango

Bermeo

Derio

Durango

Elorrio

Erandio

Ermua

Etxebarri, Anteiglesia de San Esteban- Etxebarri Doneztebeko Elizatea

Galdakao

Gernika-Lumo

Getxo

Gorliz

Güeñes

Igorre

Larrabetzu

Leioa

Lekeitio

Lemoiz

Lezama

Loiu

Markina-Xemein

Mungia

Muskiz

Ondarroa

Orduña

Ortuella

Plentzia

Portugalete

Santurtzi

Sestao

Sondika

Sopelana

Ugao-Miraballes

Urduliz

Valle de Trápaga-Trapagaran

Zalla

Zamudio

Zaratamo

Zeberio

Zierbena

GIPUZKOA

Andoain Arrasate/Mondragón

Astigarraga

Azkoitia

Azpeitia

Beasain

Bergara

Deba

Eibar

Elgoibar

Errenteria

Hernani

Hondarribia

Ibarra

Irun

Lasarte-Oria

Legazpia

Lezo

Oiartzun

Oñati

Ordizia

Orio

Pasaia

Tolosa

Urnieta

Urretxu

Usurbil

Zarautz

Zumaia

Zumarraga


Azterketa dokumentala