Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2002ko abenduaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7425

EBAZPENA, 2001eko abenduaren 20koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Bilboko Metroko zerbitzuko tarifa berriak onartzen dituena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak 2001eko abenduaren 20an egindako bilkuran hartu duen erabakia argitaratu egiten da, guztiek ezagutu dezaten:

ERABAKIA:

"Metro Bilbao S.A." sozietateak Bilboko Metroko zerbitzuko tarifei buruzko espedientea aurkeztu zuen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean, 2001eko azaroaren 19an.

Euroa indarrean sartzear dagoenez, eta aldi batean pezeta eta euroa, biak erabiliko direnez, aldi horretarako prezioa bi monetatan ezarri beharra dago, nahiz eta 2202ko otsailaren 28tik aurrera euroak bakarrik onartuko diren. Horrela, bada, beharrezko da tarifak egokitzea, euroa sartzeari buruzko abenduaren 17ko 46/1998 Legea aldatzen duen ekainaren 4ko 9/2001 Legean ezarritako jardunbideari jarraikiz.

Bihurketa hori egin ahal izateko, 2001ean indarrean dauden tarifak hartu dira oinarritzat; eurotan jarri, eta ateratako kopurua sei hamarrenekin hartu da, eta seigarren hamarrenari begiratu ondoren, biribiltzea, handiagora nahiz txikiagora, hurbilen dagoen seigarren hamarrenari ezarri zaio. Kalkulu horrek bihurtutako kopuruen arteko parekotasun handiagoa bermatzen du.

2002 urterako prezioak ezartzeko, arestian azaldu bezala, euroa seis hamarrenekin hartu da, eta horri gehitu zaio igoera. Azkenik, tarifa berria lortzeko, biribildu egin da, eta biribiltze hori, handiagora edo txikiagoa, euroaren zentimotik gertuen dagoen bigarren hamarrenari ezarri zaio.

2002ko urtarrilaren 1etik otsailaren 28ra bitarten garraio-txartela, indarrean egongo diren legezko bi monetatatik edozein, euroak nahiz pezetak, erabiliz ordaindu ahal izango da garraio-txartela. Baina, kontuak errazteko, ordainketa bat egiteko, legezko monetetako bat aukeratu beharko da, euroa ala pezeta, baina ez biak batera.

Ekonomi eta Ogasun Ministerioaren 1993ko otsailaren 26ko Aginduko (martxoaren 12ko EBO, 61 zk.) hirugarren eranskinean eta ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuaren 16. artikuluko 4. puntuan xedatzen denaren arabera, Bilboko Metroko zerbitzuen prezioak autonomien prezio-kontrolari buruzko arauen pean daude eta Euskadiko Prezioen Batzordeak betetzen du hori. Eta Eusko Jaurlaritzaren abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuan agintzen denaren arabera organo horri dagokio iritzia ematea tarifak prezioei buruzko arau orokorrei egokitzen zaizkien ala ez erabakitzeko (prezioak arau horiei atxikita daude, prezioen politikari buruzko neurrien urriaren 28ko 2695/1977 Errege Dekretuan eta hau garatzeko emandako xedapenetan agintzen denaren arabera). Inflazioari eustea eta nolabaiteko ekonomi-oreka lortzea da aipatu diren xedapen horien helburua. Gainera, bizitzaren kostuarekiko produktu estrategikoen prezioak nola eratzen diren gertutik zaindu beharrak eta monopolio-baldintzen pean, hau da, lehia barik, eratzen diren prezioak kontrolatu beharrak ere justifikatzen ditu aipatu diren xedapen horiek.

Espedientea aztertu ondoren, ondorioztatu da "Metro Bilbao S.A." enpresak proposatutako tarifak egokiak direla eta zerbitzuaren kostu-egiturak barne hartutako kontzeptuen gehikuntzari aski doituak daudela.

Euskadiko Prezioen Batzordea egituratzen duen abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua, 1988ko irailaren 21eko Agindua eta euroa sartzeari buruzko abenduaren 17ko 46/1998 Legea aldatzen duen ekainaren 4ko 9/2001 Legean ezarritako jardunbidea, eta orokorrean eta bereziki aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu ondoren, Euskadiko Prezioen Batzordeak, ahobatez, honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Onartzea Bilboko Metroko tarifak, gero zehazten diren kontzeptu eta zenbatekoen arabera, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen tarifak:

2002KO TITULUAK ETA PREZIOAK, BIDAIA BAKOITZEKO

TARF NOIZEAN BEHINGOA CREDITRANS * HILEKOA

Tarifa eremu bat 1 EURO 0,56 EURO 23,00 EURO

(166 PTA) (93 PTA) (3.827 PTA)

2 Tarifa eremu 1,10 EURO 0,65 EURO 27,50 EURO

(183 PTA) (108 PTA) (4.576 PTA)

3 Tarifa eremu 1,20 EURO 0,76 EURO 32,00 EURO

(200 PTA) (126 PTA) (5.324 PTA)

SUPERRA 50* BONO PLUSA

18,75 EURO (3.120 PTA) 2,15 EURO (358 PTA)

22,00 EURO (3.660 PTA) 2,15 EURO (358 PTA)

26,00 EURO (4.326 PTA) 2,15 EURO (358 PTA)

TARF GAZTE TICKETA EGUNEKO TXARTELA*

Tarifa eremu bat 145 EURO (24.126 PTA) 3,00 EURO (500 PTA)

2 Tarifa eremu 170 EURO (28.286 PTA) 3,00 EURO (500 PTA)

3 Tarifa eremu 203 EURO (33.776 PTA) 3,00 EURO (500 PTA)

* CREDITRANS EDO DIRU-TXARTELA:

Zenbatekoa: 12,02 EURO (2.000 PTA).

Taldeko bidaietako baliotasuna eta transferigarria da

Bidaiaren prezioa desberdina da bidaiatzen den eremu kopuruaren arabera.

* SUPERRA 50:

Ematen denetik 30 eguneko baliotasuna

Honekin 50 bidai egin daitezke 30 egunean.

*EGUNEKO TXARTELA:

Egun osorako balio duena. Mugagabeko bidaia kopurua linea osorako.

Ez dauka karnetik eta transferigarria da, baina ez da onartzen taldeko bidaietan.

HAUEK DIRA EREMUAK, TARIFEN ARABERA:

A EREMUA: BOLUETA-ASTRABUDUA (12,5 KM).

B EREMUA: LEIOA-BERANGO (10,4 KM).

C EREMUA: LARRABASTERRA-PLENTZIA(7,7 KM).

Bizkaiko Garraio Partzuergoak Bizkaiko garraiorako definitutako eremuen egitura berriaren ondorioz, eta Metroko 2. linean jardunean jartzeko asmoarekin, Metroko 1. linea aldatu egingo da, Lutxana, Erandio eta Astrabuduko geltokiak A eremutik B eremura pasatuko baitira.

Bigarrena.– Akordio honek 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta egun horretatik aurrera aplikatu ahalko dira tarifa berriak.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan. Bi hilabetekoa izango da errekurtsoa aurkezteko epea, ebazpen hau argitaratzen den biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 20a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JOSE LUIS MONTALBÁN MONGE.


Azterketa dokumentala