Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2002ko abenduaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7359

299/2002 DEKRETUA, abenduaren 17koa, Union General de Trabajadores de Euskadi (UGT) erakunde sindikalak gaur egun Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluan duen ordezkariaren kargugabetzea formalizatu eta ordezkari berria, Gurutz Gómez de Segura Otegui jauna izendatzen duena.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua sortzeko eta arautzeko ekainaren 27ko 6/1985 Legeko —urriaren 6ko 8/1989 Legeak aldatua— 3.1. artikuluko b) 4 idatz-zatian ezarritakoari jarraiki, Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT) erakunde sindikalak ordezkari berria izendatu du Kontseilu horretarako.

Gaur egungo ordezkaria irailaren 31ko 214/1998 Dekretuaren bidez izendatu zuen (1998ko irailaren 18ko EHAA, 178 zk.) Eusko Jaurlaritzak.

Ondorioz, Gizarte Kontseiluko Idazkaritza Teknikoak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari igorritako espedientea ikusita, eta aipatutako Legearen 3. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritakoaren arabera, bidezkoa da aurreko ordezkariaren kargugabetzea formalizatu eta erakunde sindikal horrek aukeratutako pertsona izendatzea.

Horiek horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko abenduaren 17ko bilkuran erabaki eta onartu ondoren,

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Unión General de Trabajadores de Euskadi erakunde sindikalak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluan ordezkari duen kidea, hain zuzen ere, Rafael Gonzalo Belloso jauna, kargugabetzea.

2. artikulua.– Gurutz Gómez de Segura Otegui jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide izendatzea Unión General de Trabajadores de Euskadi erakunde sindikalaren ordezkari gisa.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko abenduaren 17an.

Lehendakaria,

JUAN JOSE IBARRETXE MARKUARTU

Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa sailburua,

Mª. ANGELES IZTUETA AZKUE


Azterketa dokumentala