
246. zk., 2002ko abenduaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7357
308/2002 DEKRETUA, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoari "Sociedad Pública de Gestión Ambiental, IHOBE, S.A." kide bakarreko Baltzu Publiko Anonimoaren akzio berriak harpidetu eta ordaintzeko baimena emateko eta Baltzuaren estatutuak aldatzeko dena.
"Sociedad Pública de Gestión Ambiental, IHOBE, S.A." Pertsona Bakarreko Baltzu Publiko Anonimoak 2002ko abenduaren 17an izan zuen batzar nagusia; han, hamasei milioi berrehun eta hogeita hamaika mila hirurehun eta laurogeita zazpi euro eta hogeita hamar zentimotan (16.231.387,30) finkatuta egon eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak osoan harpidetu eta ordaindutako kapitalari, beste bostehun eta hirurogeita hamar mila bederatziehun eta berrogeita hamar (570.950) euro gehitzea erabaki zen, serie bakarreko hirurogei euro eta hamarna zentimoko (60,10) bederatzi mila eta bostehun (9.500) akzio jaulkiz. Akzio horiek korrelazioan emango dira berrehun eta hirurogeita hamar mila eta hirurogeita hamalautik (270.074) berrehun eta hirurogeita hemeretzi mila bostehun eta hirurogeita hamahirura (279.573) bitartean, biak barne, eta parekoak eta jaulkipen gastu eta zergarik gabekoak izango dira; akzio berri bakoitzak mila zazpiehun eta bederatzi euro eta hemeretzi zentimoko (1.709,19) jaulkipen-prima izango du. jaulkipen berriko akzioek aurrekoen eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte.
Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 44. Artikuluak ezartzen duenez, Baltzu Publikoko partaidetzak erosteko baimena Jaurlaritzaren Dekretu baten bidez eman beharko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, Ekonomi eta Ogasun sailburuak eta Baltzua administrazioaren aldetik menpeko deneko Saileko sailburuak batera proposatuta.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko abenduaren 17an izandako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, bazkide bakarra den aldetik, baimena ematea, dituen eskubideak erabiliz, "Sociedad Pública de Gestión Ambiental, IHOBE, S.A." Pertsona Bakarreko Baltzu Publiko Anonimoak jaulkitako hirurogei euro eta hamarna zentimoko (60, 10) bederatzi mila eta bostehun (9.500) akzio harpidetzeko; Akzio horiek korrelazioan emango dira berrehun eta hirurogeita hamar mila eta hirurogeita hamalautik (270.074) berrehun eta hirurogeita hemeretzi mila bostehun eta hirurogeita hamahirura (279.573) bitartean, biak barne, eta parekoak eta jaulkipen gastu eta zergarik gabekoak izango dira; akzio berri bakoitzak mila zazpiehun eta bederatzi euro eta hemeretzi zentimoko (1.709,19) jaulkipen-prima izango du. Jaulkipen berriko akzioek aurrekoen eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte
2. artikulua.– Baltzuaren Estatutuen 5. artikuluko 1. paragrafoa aldatuko da, aurrerantzean honela diola:
"5. artikulua.– Kapital Soziala.
1.– Kapital Soziala, hamasei milioi zortziehun eta bi mila hirurehun eta hogeita hamazazpi euro eta hogeita hamar zentimotan (16.802.337, 30) finkatu da, mota bakarreko hirurogei euro eta hamarna zentimo (60,10) nominaleko berrehun eta hirurogeita hemeretzi mila bostehun eta hirurogeita hamahiru (279.573) akziok osatua, batetik (1) berrehun eta hirurogeita hemeretzi mila bostehun eta hirurogeita hamahirura (279.573) bitartean, biak barne, korrelazioan emanda, eta osorik harpidetu eta ordainduta".
Vitoria-Gasteizen, 2002ko abenduaren 17an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Lurralde Antolamendu 					eta Ingurumen sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
RSS