
246. zk., 2002ko abenduaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7356
303/2002 DEKRETUA, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Sprilur SA sozietatearen akzioak harpidetu eta ordaintzeko baimena emateko dena eta Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA sozietateari akzioak harpidetzeko duen lehentasunezko eskubideari uko egiteko baimena emateko dena.
Akziodunen Batzar Nagusiari kapital soziala berrogeita hamar mila (50.000) euroz gehitzeko proposatzea erabaki zuen Sprilur SA sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2002ko abenduaren 4an.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Sprilur SA sozietatearen bazkide denez, lehentasunezko eskubidea du akzioak harpidetzeko, sozietate horren Akziodunen Batzar Nagusiak akzioak jaulkitzea erabakitzen duenean. Hala dago jasota Sozietate Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintzako Errege Dekretuaren 158. artikuluan.
Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeko 44.1 artikuluan xedatzen denez, edozein eratako sozietateak sortzeko baimena eta EAEko Administrazioak sozietate horietako partaidetzak erosteko baimena dekretu-bidez emango dira, ente publiko horiek administratiboki menpean dituen saileko sailburuak eta Ekonomia eta Ogasun sailburuak batera proposatu ondoren.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko abenduaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Sprilur SA sozietatearen Akziodunen Batzar Nagusiak erabaki duen kapital-gehikuntza parte hartzeko, berrogeita hamar mila (50.000) euroz, eta zenbateko hori Akziodunen Batzar Nagusiak ezarritako moduan eta epeetan ordaintzeko.
2. artikulua.– Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA (ISEB) sozietateak gehikuntza horretan parte hartzeko duen lehentasunezko eskubideari egindako ukoa onartzea.
3. artikulua.– Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ondare eta Kontratazio zuzendariari eskumena ematea aurreko artikuluan xedatzen direnak betetzeko beharrezkoak diren egintzak burutu eta agiriak izenpetzeko.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau onartzen denean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2002ko abenduaren 17an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.
RSS