
246. zk., 2002ko abenduaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7355
302/2002 DEKRETUA, abenduaren 17koa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA (SPRI) sozietateari Arabako Teknologi Elkartegia SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, sozietate honek parte hartu ahal izango du berariaz interesatzen zaion enpresen kapital sozialean, baina aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren baimena beharko du eta kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuko Administrazio Kontseiluak 2002ko uztailaren 18an erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari baimena eskatzea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sozietateari baimena eman diezaion —5/1981 Legearen 4.2 artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta—, Arabako Teknologi Elkartegia SA sozietatearen kapital-gehikuntan parte hartzeko, mila bederatziehun eta berrogeita zortzi mila eta zazpiehun (1.948.700) euroz. Zenbateko hori sozietatearen kapital sozialaren %55,6771 da, guztira hiru milioi eta bostehun mila (3.500.000)euro izango baitu. Horetarako, dena den, aurreko paragra-foan xedatutakoa betez, baimena eskatu dio Jaurlaritzari.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko abenduaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Baimena ematea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA sozietateari Arabako Teknologi Elkartegia SA sozietatearen kapital-gehikuntzan mila bederatziehun eta berrogeita zortzi mila eta zazpiehun (1.948.700) euroz parte hartzeko. Zenbateko hori sozietatearen kapital sozialaren %55,6771 da, guztira hiru milioi eta bostehun mila (3.500.000) euro izango baitu.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau onartzen denean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2002ko abenduaren 17an.
Lehendakaria,
JUAN JOSE IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.
RSS