
246. zk., 2002ko abenduaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7354
301/2002 DEKRETUA, abenduaren 17koa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, SA (ISEB) sozietateari Donostiako Teknologi Elkartegia, SA sozietatearen kapital zabalkuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, sozietate honek parte hartu ahal izango du berariaz interesatzen zaion enpresen kapital sozialean, baina aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren baimena beharko du eta kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuko Administrazio Kontseiluak 2002ko uztailaren 18an erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari baimena eskatzea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sozietateari baimena eman diezaion —5/1981 Legearen 4.2 artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta—, Donostiako Teknologi Elkartegia, SA sozietatearen kapital zabalkuntzan parte hartzeko, milioi bat bederatziehun eta hogei mila eta seiehun (1.920.600) eurorekin. Zenbateko hori sozietatearen kapital sozialaren %67,8705 da, eta kapital soziala bi milioi zortziehun eta hogeita bederatzi mila eta zortziehun (2.829.800) eurokoa da. Era berean, aurreko paragrafoan xedatutakoa betez, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena eskatu zuen.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko abenduaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Baimena ematea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, SA sozietateari Donostiako Teknologi Elkartegia, SA sozietatearen kapital zabalkuntzan parte hartzeko, milioi bat bederatziehun eta hogei mila eta seiehun (1.920.600) eurorekin. Zenbateko hori sozietatearen kapital sozialaren %67,8705 da, eta kapital soziala bi milioi zortziehun eta hogeita bederatzi mila eta zortziehun (2.829.800) eurokoa da.
AZKEN XEDAPENA
Argitaratzen den egunean hartuko du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2002ko abenduaren 17an.
Lehendakaria,
JUAN JOSE IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Merkataritza eta Turismo sailburua,
JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.
RSS