
246. zk., 2002ko abenduaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Herrizaingo Saila
7352
EBAZPENA, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendari andrearen 2002ko abenduaren 13koa, 2002ko maiatzaren 7ko Ebazpenaren (maiatzaren 29ko EHAA, 100. zk.) bitartez deitutako Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako Komisario izateko 30 plaza betetzeko Hautaketa Prozeduran aurreikusitako oposizio-lehiaketan bazter utzitako eta onartutako izangaien behin-betiko zerrendak aldatzen dituzten ebazpenak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean jendaurreratuko diren eguna jakinaraztera ematen duena.
Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako Komisario izateko 30 plaza betetzeko Hautaketa Prozedurarako deia egiten duen 2002ko maiatzaren 7ko Ebazpeneko (maiatzaren 29ko EHAA, 100. zk.) Laugarren Oinarriko 3. zenbakian ezarritakoarekin bat etorriz, ondorengo hau,
EBATZI DUT:
Bakarra.– Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean, 2002ko abenduaren 11ko eta 2002ko abenduaren 13ko datarekin, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendari andrearen 2002ko abenduaren 11ko eta 2002ko abenduaren 13ko Ebazpenak argitaratu direla. Ebazpen hauen bitartez, 2002ko maiatzaren 7ko Ebazpenez (maiatzaren 29ko EHAA, 100. zk.) deitutako Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako Komisario izateko 30 plaza betetzeko Hautaketa Prozeduran aurreikusitako oposizio-lehiaketan bazter utzitako eta onartutako izangaien behin-betiko zerrendak aldatzen dituzte.
Ebazpen honen kontra, administrazio bideari amaiera ematen baitio, interesatuek Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango dute argitaratzen den biharamunetik hilabeteko epean, edota zuzenean aurka egin administrazio-auzietarako orden jurisdikzionalarren aurrean argitaratzen den biharamunetik bi hilabeteko epean. Azkeneko hau aukeratuz gero, administrazio-auzietarako jurisdikzioaren uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluan jasotako arauak, administrazio-auzietarako epaitegietako lurralde eskumenetarako arauak, kontuan hartuko dira.
Arkaute, 2002ko abenduaren 13a.
Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendari andrea,
GUADALUPE CAMINO GARCÍA,
RSS