Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2002ko abenduaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7351

EBAZPENA, 2002ko abenduaren 10ekoa, Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena. Ebazpen honen bidez aditzera ematen da noiz egingo den Balorazio Batzordeetako osakideen zozketa, bai Bigarren Hezkuntzako irakasleen, bai Lanbide Heziketako irakasle teknikoen zein Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako funtzionarioak tokiz aldatzeko lehiaketan parte hartu dutenek alegatutako merezimenduak balora ditzaten.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2002ko urriaren 14an emandako Aginduaren bidez egin zen bai Bigarren Hezkuntzako irakasleen, bai Lanbide Heziketako irakasle teknikoen zein Hizkuntz Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako funtzionarioak tokiz aldatzeko lehiaketarako deialdia (28ko EHAA). Agindu horren hamabosgarren oinarriarekin bat etorriz, ondokoa,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Aditzera ematea bai Bigarren Hezkuntzako irakasleen, bai Lanbide Heziketako irakasle teknikoen zein Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako funtzionarioak tokiz aldatzeko lehiaketan parte hartu dutenek alegatutako merezimenduak ebaluatzeko, puntuen baremoko 1.4 eta 2.1 paragrafoetan aipatutakoei dagokienez, Batzordeetako partaideen zozketa 2002ko abenduaren 27an egingo dela, goizeko 10:30etan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzan (Donostia, 1. Lakua II. eraikina, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2002ko abenduaren 10a.

Langileriaren Kudeaketa zuzendaria,

ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.


Azterketa dokumentala