Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2002ko abenduaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
7197

291/2002 DEKRETUA, abenduaren 10ekoa, Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratu zuen Dekretua aldatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioaren 148.1.16 eta Estatutuaren 10.19 artikuluen babesean, eskumen osoa bereganatu zuen Kultura Ondarearen gaiari dagokionez. Aipaturiko eskumen horretaz baliatuz, uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legea onartu zen, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena.

Abenduaren 23ko 312/1997 Dekretuak Vitoria-Gasteizko herri barru historikoa Sailkatutako Kultura Ondasuna deklaratu zuen eta bere babes erregimena ezarri zuen.

Dekretu hori ekainaren 8ko 245/1999 Dekretuak (ekainaren 22ko EHAA, 117. zenbakia), aldatu zuen.

Vitoria-Gasteizko Udaleko Eraikinen Legezko Jaurbiderako Zerbitzuak, 2002ko apirilaren 26an Euskal Kultura Ondarearen Zentroari Vitoria-Gasteizko Barnekale Berria kaleko 36an eta baita Kanpokale Berriko 17an ere zen eraikina erausi zela jakinarazi zion.

Barnekale Berria kaleko 36ari dagokionez, higiezina 245/1999 Dekretuaren babes erregimenaren 3. zerrendan barne da, eta oinarrizko babes-araubidepean da. Honek higiezinen eraipen ez osoa ezta partziala ere onartuko ez dela ezartzen du, uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 36.artikuluak aurreikusten duen kasuetan izan ezik.

Kanpokale Berriko 17az, higiezina bat ez datozen elementuei buruz zen 312/1997 Dekretuaren 4. zerrendan kokatzen zen.

Aipatu den 7/1990 Legearen 36. artikuluan ezarritakoaren arabera, azaroaren 10eko 306/1998 Dekretuak (226. zenbakiko EHAA, azaroaren 26koa) garatu duena, ez dago sailkatutako edo zerrendatutako kultura-ondasunik botatzerik, baldin eta aldez aurretik euren aurri-egoera adierazi ez bada eta dagokion Foru Aldundiak eraisteko baimenik eman ez badu. Era berean, derrigorrezkoa izango da Eusko Jaurlaritzak desafektatzeko baimena aldez aurretik ematea.

Barnekale Berriko 36.aren kasuan, ekintza horiek direla-eta dagokien espediente zehatzailea zabaldu da. Bestalde, babes objektua zen eta bota den eraikina desagertu denez, 245/1999 Dekretua aldatu egin behar da, elementu horri dagokionez, ez baita ondasunik ezta babesteko balio arkitektonikorik ere ez. Halaber, Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordeak, Kultura Ondareko aholku-organoa denez, 2002ko uztailaren 4ko bileran batuta ordezkapena egiterakoan aurretik zen partzelazio gotikoa gorde beharko zela erabaki zuen.

Kanpokale Berriko 17.zk-az, ondasuna ere desagertu denez, 312/1997 Dekretua ere aldatu behar da.

Horretarako, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 2002ko irailaren 27ko Ebazpenaren bidez, (urriaren 29ko 206 zk.–a duen EHAA), Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoa Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasuna deklaratu zuen eta bere babes erregimena ezarri zuen 124/1996 Dekretua aldatzeko espedienteari hasiera eman zitzaion, era berean jendaurrean jarri eta interesdunei entzuteko izapidea emanez.

Espedientea jendaurrean jartzeko izapidea eta interesdunen entzunaldia burutu, eta ez da alegaziorik aurkeztu epearen barruan.

Hori guztia dela-eta, uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondarearen Legeari buruzko 7/1990 Legearen 11.1. eta 12. artikuluetan ezarritakoari jarraituz eta Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek egindako aldeko txostena ikusita, Kultura sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko abenduaren 10eko bilkuran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau,

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoa Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasuna izendatu zuen 312/1997 Dekretua aldatzea, batetik, 4.Zerrendari dagokionez, Kanpokale Berriko 17.aren aipamena kenduz eta bestetik, hau aldatzeko zen 245/1999 Dekretuaren babes arauen 3. Zerrendari dagokionez, Barnekale Berriko 36.zk.a elementu ordezkagarri dela eta partzelazio gotikoa gordetezeko beharra ezarriz.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.– Kultura Sailak Vitoira-Gasteizko Hirigune Historikorako ezarrita den babes-erregimenaren 3. eta 4. Zerrenden aldaketa Euskal Kultura Ondarearen Zentroari atxikitako Sailkatutako Kultura Ondasunen Erregistroan inskribatuko du.

Bigarrena.– Kultura Sailak Dekretu honen berri emango dio Vitoria-Gasteizko Udalari, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Departamentuei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ere jakinaraziko die.

Hirugarrena.– Uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 12.2. artikuluan ezarritakoa betetzearren Kultura Sailak honako hau eskatuko dio Vitoria-Gasteizko Udalari: udal-hirigintzako araudia Hirigune Historikoa babesteko araudiaren arabera egokitzea eta moldatzea.

Laugarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratzea jende guztiak honen berri izan dezan.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Udal planeamendua Dekretu honetan ezarritako babes-araubideari egokitzen ez zaion bitartean eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak aldeko txostena egiten ez duen bitartean, eraginda dauden eremuetan egin behar diren lanak dagokion Foru Aldundiko organo eskudunek onartu beharko dituzte. Foru Aldundiaren baimena udalaren baimena eskuratu aurretik lortu beharko da, uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 29.1. artikuluak ezartzen duen moduan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen Dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari bi hilabeteko epean. Epeak Dekretu hau azkenengoz argitaratu zen egunaren biharamunetik hasiko dira kontatzen.

Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko abenduaren 10a.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala