Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2002ko abenduaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
7190

1343/2002 EBAZPENA, urriaren 17koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 425/2002 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, menpeko/operarioen lanbide-taldean, zeladore kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako epaimahaia izendatzen da.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 285/2002 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, menpeko/operarioen lanbide-taldean, zeladore kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egiten zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 425/2002 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko aipatutako aukeraketa-probetarako epaimahaia izendatu zen.

José Ramón Martín Beñarán jaunak, aipatutako epaimahaiko kideak, aditzera eman du abstenitu beharra duela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 28. artikuluan xedatutakoarekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenaz baliatuz, ondokoa,

EBATZI DUT:

Lehena.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 28 eta 105.1 artikuluetan xedatutakoaren ildotik, José Ramón Martín Beñarán jaunak, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, menpeko/operarioen lanbide-taldean, zeladore kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetako epaimahaiko kideak egindako abstentzio-eskaera onartzea.

Bigarrena.– José Ramón Martín Beñarán jauna, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, menpeko/operarioen lanbide-taldean, zeladore kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako epaimahaiko kide bihurtzen zuen izendapena ezeztatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ematen den egunetik bertatik izango du indarra.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabete izango da ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko urriaren 17a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JOSU I. GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.


Azterketa dokumentala