Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2002ko abenduaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7184

EBAZPENA, 2002ko azaroaren 27koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Bilboko Tranbiako zerbitzuko 2002-03ko ekitaldirako tarifa berriak onartzen dituena.

AKORDIOA:

«Eusko-Tren, S.A.» sozietateak 2002ko urriaren 18an Bilboko Tranbiako zerbitzuko tarifei buruzko espedientea aurkeztu zuen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean.

Merkataritzako Bilboko Lurralde Bulegoak hala eskatuta, 2002ko azaroaren 15ean eta urtarrilaren 30ean agiria bidali zen. Aipatu agiri horrek erantsi egin zaio tarifak berrikusteko espediente honi.

Ekonomi eta Ogasun Ministerioaren 1993ko otsailaren 26ko Aginduko (martxoaren 12ko EBO, 61 zk.) hirugarren eranskinean eta ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuaren 16. artikuluko 4. puntuan xedatzen denaren arabera, Bilboko Tranbiako zerbitzuen prezioak autonomien prezio-kontrolari buruzko arauen pean daude eta Euskadiko Prezioen Batzordeak betetzen du hori. Eta Eusko Jaurlaritzaren abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuan agintzen denaren arabera organo horri dagokio iritzia ematea tarifak prezioei buruzko arau orokorrei egokitzen zaizkien ala ez erabakitzeko (prezioak arau horiei atxikita daude, prezioen politikari buruzko neurrien urriaren 28ko 2695/1977 Errege Dekretuan eta hau garatzeko emandako xedapenetan agintzen denaren arabera). Inflazioari eustea eta nolabaiteko ekonomi-oreka lortzea da aipatu diren xedapen horien helburua. Gainera, bizitzaren kostuarekiko produktu estrategikoen prezioak nola eratzen diren gertutik zaindu beharrak eta monopolio-baldintzen pean, hau da, lehia barik, eratzen diren prezioak kontrolatu beharrak ere justifikatzen ditu aipatu diren xedapen horiek.

Kasu honetan, tarifak igotzeko proposatzen den zenbatekoa desegokia da bi alderdi hauekiko: batetik, prezioen politikaren inguruan ekonomiaren ordenamendurako irizpideekiko; eta bestetik, zerbitzua emateagatiko kostuei buruzko beste alderdi batzuekiko eta espediente hau ebazteko kontutan hartu beharreko beste gora-behera batzuekiko. Ondorioz, Euskadiko Prezioen Batzordeko Kideek beste tarifa batzuk jotzen dituzte egokitzat eta nahikotzat, azkenean baimena eman dietenak, hain zuzen.

Euskadiko Prezioen Batzordea berregituratzen duen abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua eta 1988ko irailaren 21eko Agindua eta orokorrean eta bereziki aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu ondoren, Euskadiko Prezioen Batzordeak, ahobatez, honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Onartzea Bilboko Tranbiako tarifak, gero zehazten diren kontzeptu eta zenbatekoen arabera, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen tarifak:

I.– Hasierako faseko tarifak zatiko ibilbideetan.

Noizean behingoa: 0,60 euro.

Bono-10 murriztua: 1,50 euro.

Egunekoa: 1,80 euro.

Asteburukoa: 3,00 euro.

Creditrans (Bidaia bakoitzeko): 0,40 euro.

Konbinatuak Eusko Trenekin.

(Zenbateko honi Eusko Trenen tarifa gehitu behar zaio guztizko prezioa lortzeko).

Noizean behingoa: 0,40 euro.

Joan etorria:0,70 euro.

Bonoa-10: 2,75 euro.

Bono-10 murriztua: 1,05 euro.

Hilekoa: 9,25 euro.

Gazte bonoa: 64,70 euro.

II.– Ustiapen osoko tarifak.

Noizean behingoa: 1,00 euro.

Bono-10 murriztua: 2,50 euro.

Egunekoa: 3,00 euro.

Asteburukoa: 5,00 euro.

Creditrans (Bidaia bakoitzeko): 0,65 euro.

Konbinatuak Eusko Trenekin.

(Zenbateko honi Eusko Trenen tarifa gehitu behar zaio guztizko prezioa lortzeko).

Noizean behingoa: 0,70 euro.

Joan etorria: 1,20 euro.

Bonoa-10: 4,55 euro.

Bono-10 murriztua: 1,75 euro.

Hilekoa: 15,40 euro.

Gazte bonoa: 107,80 euro.

Bigarrena.– Akordio honek 2002ko abenduaren 19an hartuko du indarra eta egun horretatik aurrera aplikatu ahalko dira tarifa berriak.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan. Bi hilabetekoa izango da errekurtsoa aurkezteko epea, ebazpen hau argitaratzen den biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko azaroaren 27a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JOSE LUIS MONTALBÁN MONGE.


Azterketa dokumentala