Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2002ko abuztuaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Eusko Trenbideak SAU
4602

IRAGARKIA, prozedura irekiko lehiaketa bidez, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SAren zaintza eta babes zerbitzua kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

Kontratazio-erakundea: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SA.

Espedientea izapidetzen ari den bulegoa:

Erosketa eta Kontratazio Zerbitzua.

Telefonoa: 94 401 99 00.

Faxa: 94 401 99 16.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Helburua:

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SAk trenbidez eta errepidez eskaintzen duen zerbitzuaren ustiapen eta instalazioetako segurtasun pribatua ematea. Zerbitzu hau emateko Euskotrenek egin duen baldintza teknikoen pleguan zehaztutako loteak eta baldintzak bete beharko dira.

b) Loteak eta kopurua: 2.

c) Gauzatzeko lekua: Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoak.

d) Gauzatzeko epea: 3 urte, eta beste urte betez luzatu ahal izango da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kontratuaren zenbatekoa enpresa esleitzaileak eskaintzen duena izango da, baldintzen pleguko 5. atalak adierazitakoaren arabera.

5.– Bermeak.

Behin-betiko fidantza: 30.050 euro.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

Entitatea: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SA.

Kontratazio Saila.

Atxuri 6.

48006 Bilbao.

Telefonoa: 94 401 99 00.

Faxa: 94 401 99 16.

Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko egunaren aurreko 7 egunak.

Agiriak eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa izango da eskatzen den kontratista-sailkapena egiaztatzen duen agiria aurkeztea (7.a atala).

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak:

a) Sailkapena: M taldea, 2 azpitaldea, D kategoria.

b) Bestelako betekizunak: ikusi baldintza orokorren plegua.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko irailaren 9ko 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi baldintza orokorren plegua.

c) Aurkezteko lekua:

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SA sozietate publikoa.

Kontratazio Saila.

Atxuri 6.

48006 Bilbao.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete.

e) Aldaerak onartzea: bai.

9.– Eskaintzak irekitzea:

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SA sozietate publikoa.

Kontratazio Saila.

Atxuri 6.

48006 Bilbao.

Eguna: 2002ko irailaren 11.

Ordua: 10:00ak.

10.– Beste argibide batzuk:

ikusi baldintza teknikoen plegua eta baldintza orokorren plegua.

11.– Iragarkien gastuak:

Obren esleipenaren kontura ordainduko dira.

Bilbao, 2002ko uztailaren 19a.

Zuzendari nagusia,

JOSE MIGUEL MÚGICA PERAL.


Azterketa dokumentala