152. zk., 2002ko abuztuaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4595
IRAGARKIA, 2002ko maiatzaren 24koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez jendaurreko informaziopean jartzen da Donostiako udalerrian egin beharreko honako proiektu hau: 13,2 kV-ko lur azpiko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna, garaiko Munto TZ eta Gurutze TZko artean lotura eta Flandes TZ-ra doan adarra izenekoa.
Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, segidan aipatzen den linea elektrikoa ezartzeko proiektua jendaurrean jartzen da, Administrazioaren baimena eskatzen baita.
Eskatzailea: Iberdrola, S.A.
Erreferentzia: RI.20/24069- ATH. 134/01 - M.c.
Kokapena: Donostia.
Lur azpiko linea zirkuitu bakunaren ezaugarriak:
Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.
Eroaleak: 3 AL 150.
Luzera: 600 m.
Hasiera: Gurutze TZ.
Amaiera: Munto TZ.
Aurrekontua: 18.908,57 euro.
Beren burua kaltetutzat ikusten duten guztiek proiektua aztertu eta idatzizko alegazioak aurkezteko aukera izango dute. Alegazioen hiruna ale aurkeztu beharko dira Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren Bulegoan, helbide honetan: Easo kalea, 10, Donostia. Alegazioak aurkezteko hogei eguneko epea izango da iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Donostia-San Sebastián, 2002ko maiatzaren 24a.
Lurralde Bulegoko burua,
JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.