Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2002ko abuztuaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4590

IRAGARKIA, 2002ko maiatzaren 2koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da ondoren aipatzen den instalazio elektrikoa: lur azpiko linea elektriko bat, Arrigorriagako udalerrian.

Iberdrola Distribucion, SAU sozietateak eskatuta, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako eta testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz. Errege Dekretu horrek energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen ditu.

Erref.: L-5638-AS-GF

Esp.: ATH-2002-52

– Lana egingo den tokia: Arrigorriagako udalerrian.

– Aurrekontua: 10.636 euro.

– Helburua: Arrigorriagako udalaren indar elektrikoaren eskaerari erantzun.

Ezaugarriak:

Lur azpiko linea elektrikoa:

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: 3 (1x150) mm2 aluminiozkoak.

– Luzera: 127 m.

– Jatorria: 472 zenbakidun Zamacola Olatxu TZan.

– Amaiera: 890 zenbakidun Santa Isabel TZan.

Lur azpiko linea elektrikoa:

– Luzera: 130 m.

– Jatorria: 890 zenbakidun Santa Isabel TZan.

– Amaiera: 342 zenbakidun Zubiondo TZan.

Lur azpiko linea elektrikoa:

– Luzera: 65 m.

– Jatorria: 342 zenbakidun Zubiondo TZan.

– Amaiera: «Larraskitu TEA, 18. zirkuitua» linea elektrikoaren 3302 euskarrian.

Goian aipatutako instalazioaren administrazio baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kaleko 23-5. solairuan dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan aurkeztu beharko dira eta hogei eguneko epearen barruan, iragarkia argitaratzen den biharamunetik hasita.

Bilbao, 2002ko maiatzaren 2a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO.


Azterketa dokumentala