Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2002ko abuztuaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4589

IRAGARKIA, 2002ko apirilaren 18koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bitartez, jendaurrean jartzen dira Lasarten (Vitoria-Gasteizko udalerria) egitekoak diren 13,2 kV-eko lurpeko linea elektrikoari eta 630 kVA-ko transformazioguneari buruzko argibideak.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko (argindarra garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta argindarreko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen dekretua. (EAO, 2000/12/27) 125. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta testu horretako azkeneko lehen xedapenean ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen dugu ondorengo instalazio hau, eskatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. izanik.

Erref.: 67/16596-ATH02.32-ATD02.22

Kokagunea: Lasarte, Vitoria-Gasteizko udalerrian.

Aurrekontua: 22.496,18 euro.

Xedea: Gasteizko Udalak hiri horretako instalazio elektrikoak lurperatzeko egin duen eskaerari kasu egitea.

Ezaugarriak:

Lurpeko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna.

Zerbitzuko voltajea: 13,2 kV.

Eroaleak: Aluminiozkoak, 150 mm2-koak, 12/20 kV-eko HEPRZ1 motako isolamenduarekikoak, lubaki hormigoiztatuan sartutako plastikozko tutuan bideratuak.

Luzera: 103 m.

Abiaburua: Olarizuko TEA eta Berganzo lotzen dituen lineako 1.805. euskarria (jartzeko dago).

Helmuga: Egin asmo den transformaziogunea.

Lasarte izeneko transformaziogunea

Mota: Hormigoizko aurrefabrikatua.

Transformadorea: 630 kVA.

Transformazio erlazioa: 13.200 / 420 – 242 V.

Instalazio horretarako Administrazio baimena eskatu da.

Eta hori guztia argitara ematen da, lurralde bulego honetan (Samaniego kalea, 2. Gasteiz) proiektua aztertzeko eta erreklamazioak aurkezteko aukera ematearren. Erreklamazioa egin nahi izanez gero, erreklamazioaren bi kopia aurkeztu behar dira, eta horretarako epea hogei egunekoa da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko apirilaren 18a.

Lurralde bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRÓN.


Azterketa dokumentala