Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2002ko abuztuaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
4585

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Arrasateko anbulatorioa eta aparkalekuko proiektua nork idatzi, segurtasun ikerketa nork egin, kalitate kontrola nork eraman eta birmoldatzeko lanen proiektua nork egin kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako ente publikoa, Araba kalea 45-E. 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 76. Faxa: 945 00 62 03.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.

c) Espediente zenbakia: 270/20/0/0998/

O271/072002.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Arrasateko anbulatorioa eta aparkalekuko proiektua nork idatzi, segurtasun ikerketa nork egin, kalitate kontrola nork eraman eta birmoldatzeko lanen proiektua nork egin kontratatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Arrasateko anbulatorioa.

d) Gauzatzeko epea: ikusi oinarriak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 179.865,19 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez dagokio.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea: a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria eta posta-kodea, d) Telefonoa, e) Telefaxa: 1. puntuan adierazitakoak, f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena:

b) Ekonomia eta finantza arloko kaudimena eta kaudimen teknikoa: ikusi oinarriak egiaztatzean zein agiri aurkeztu behar diren jakiteko.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko irailaren 2a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: 1. puntuan adierazitako helbidean.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 3 hilabete eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik kontatzen hasita.

e) Aldaerak: ez.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua —gutxi gorabeherakoa— edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua):

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1. puntuan adierazitakoak, d) Eguna: 2002ko irailaren 11 (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuetako Araudi Orokorreko 80.4 artikulua xedatutakoa betetzeagatik atzeratzen ez bada), e) Ordua: 11:30ak.

10.– Bestelako argibideak:

11.– Iragarkien gastuak: 368,18 euro.

12.– Iragarkia zein egunetan bidali den «Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera»:

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko uztailaren 18a.

Kontratazio Mahaiko lehendakariaren ordezkoa,

ELENA BRAVO SUAREZ.


Azterketa dokumentala