Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2002ko abuztuaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4582

LEHIAKETA. Iragarkia, «Ganeta, Oiz, Zaldiaran eta Jaizkibel mendietako zentro igorleetan babeski birrarmagarriak jarri, probak egin eta abian ipintzeko obrak» izeneko kontratu administratiboa esleitzeko dena. (KBN C01/15/2002 esp.).

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetza.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

c) Espediente zenbakia: C01/15/2002.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Ganeta, Oiz, Zaldiaran eta Jaizkibel mendietako zentro igorleetan babeski birrarmagarriak jarri, probak egin eta abian ipintzeko obrak.

b) Loteak: ez.

c) Burutzeko lekua: Ganeta eta Oiz (Bizkaia), Zaldiaran (Araba) eta Jaizkibel (Gipuzkoa) mendiak.

d) Burutzeko epea: 2 hilabete, zuinketa akta egiten den egunaren biharamunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Hirurogeita hiru mila bostehun eta hogeita bat euro eta hirurogei zentimo (63.521,60 ).

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusiko Idazkaritza (Baliabide Orokorrak) edo Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 85 17 edo 945 01 82 05.

e) Faxa: 945 01 87 04.

g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2002ko irailaren 8a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa edo profesionala:

Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa honako hauek aurkeztuz egiaztatu ahal da:

– Finantza erakundeek emandako txostena edo, behar izanez gero, arrisku profesionaletarako kalteordain asegurua baduenaren frogagiria.

– Azken hiru urteotan enpresak burututako negozio guztien eta obren kopuruari buruzko aitorpena.

Gaitasun teknikoa edo profesionala honako hauek aurkeztuz egiaztatu ahal da:

– Enpresarioaren eta enpresako koadroen titulu akademikoak eta, batik bat, obretako arduradunena.

– Azken bost urteetan gauzatutako obrak, horietariko esanguratsuenak ondo burutu izanaren ziurtagiriak aurkeztuz.

– Obrak gauzatzeko enpresarioak duen makineria, tresneria eta ekipo teknikoaren berri ematen duen aitorpena.

– Enpresak urtean zehar (azken hiru urteak aintzat hartuz) batez beste erabiltzen dituen langileei buruzko aitorpena; bertan adieraziz langileen enpleguaren egonkortasun maila eta zuzendaritzak duen garrantzia.

– Obrak gauzatzeko enpresak dituen teknikari kopuruaren edo unitate teknikoen aitorpena, enpresan integraturik egon edo ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko irailaren 9a.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1. Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

2. Helbidea: Donostia kalea, 1.

3. Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2002ko irailaren 16a.

e) Ordua: 12:30.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkiaren gastuak.

Esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio).

Ez da bidali.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko uztailaren 24a.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala