Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2002ko abuztuaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4578

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 27koa, Energia zuzendariarena, Santurtziko udalerrian 13,2 kV-ko linea elektriko bat eta hainbat transformazio zentro instalatzeko baimena ematen duena eta instalazioa burutzeko proiektua onartzen duena.

Erref.: L-5617 eta C.T. 5243, C.T. 5244,. C.T. 5245-as-gf

Esp.: ATD-2002-21

Iberdrola Distribucion, SAU enpresak hala eskatuta L-5617, C.T. 5243, C.T. 5244, C.T. 5245 zenbakidun espedienteari eman zaio hasiera lurralde bulego honetan. Izan ere, enpresa horrek honako eskabidea egin du: aipatutako linea elektrikoa instalatzeko administrazioaren baimena eman eta instalazioa burutzeko proiektua onartzeko. Enpresaren helbide soziala honakoa da: Gardoki kalea 8, Bilbao. Bestalde, enpresak behar bezala bete ditu Instalazio elektrikoen garraio, banaketa, merkataritza, hornidura eta administrazio prozedurako jarduerak arautzen dituen 1995/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) VII. tituluko II. kapituluan ezarritako izapideak, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, eta Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta horrekin bat datozen gainerako legezko xedapenetan xedatutakoaren arabera.

Bestalde, aurkeztutako proiektua aztertu da. Proiektua Anizeto Onandia Usategi elkargokideak sinatu du eta Bizkaiko Industri Inginadore Teknikoen Elkargo Ofizialak ikus-onetsi du. Ikus-onespenak 82558 zenbakia du, eta 2002-03-11ko data.

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuak (2001-10-24ko EHAA) ematen dizkion eskumenez baliatuz, Energia zuzendariak honakoa

EBATZI DU:

Baimena ematea Iberdrola Distribución SAU enpresari Santurtziko udalerrian 13,2 kV-ko linea elektriko bat eta hainbat transformazio zentro instalatzeko eta onartzea instalazioa burutzeko proiektua. Hona hemen proiektuaren ezaugarriak:

Lurpeko linea elektrikoa:

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: 3 (1x150) mm2, aluminiozkoak.

– Luzera: 292 m.

– Hasiera: «Ortuella tentsio ertaineko sarea, 1. zirkuitua» linea elektrikoaren 2. euskarrian.

– Amaiera: 3688 zenbakidun El Arbol 3 TZan.

Lurpeko linea elektrikoa:

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: 3 (1x150) mm2, aluminiozkoak.

– Luzera: 125 m.

– Hasiera: 3688 zenbakidun El Arbol 3 TZan.

– Amaiera: 3687 zenbakidun El Arbol 2 TZan.

Lurpeko linea elektrikoa:

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: 3 (1x150) mm2, aluminiozkoak.

– Luzera: 224 m.

– Hasiera: 3687 zenbakidun El Arbol 2 TZan.

– Amaiera: 3686 zenbakidun El Arbol 1 TZan.

El Arbol 1 deituriko 3686 zk.ko transformazio zentroa,

– Mota: aurrefabrikatutako eraiketan.

– Transformadoreak:

Kopurua	Potentzia	Hozte-sistema	 Transformazio-erlazioa	

Cantidad	Potencia(kva)	Refrigeración	Relación de Transformación

2	630 (kVA)	olioa / aceite	13,2/0,42 kV	

El Arbol 2 deituriko 3687 zk.ko transformazio zentroa,

– Mota: aurrefabrikatutako eraiketan.

– Transformadoreak:

Kopurua	Potentzia	Hozte-sistema	 Transformazio-erlazioa	

Cantidad	Potencia(kva)	Refrigeración	Relación de Transformación

2	630 (kVA)	olioa / aceite	13,2/0,42 kV	

El Árbol 3 deituriko 3688 zk.ko transformazio zentroa,

– Mota: aurrefabrikatutako eraiketan.

– Transformadoreak:

Kopurua	Potentzia	Hozte-sistema	 Transformazio-erlazioa	

Cantidad	Potencia(kva)	Refrigeración	Relación de Transformación

2	630 (kVA)	olioa/aceite	13,2/0,42 kV	

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauek ezarriz eman da:

1.– Obrak onartutako proiektuaren arabera egin beharko dira, dagokionean eskatu eta baimentzen diren aldakuntzekin.

2.– Proiektua burutzeko, instalazioen titularrak honako erakunde hauek emandako baldintza teknikoak kontuan hartu beharko ditu: —-

3.– Instalazioak abiarazteko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen denetik hasita.

4.– Instalazioen titularrak obrak amaitu izanaren berri emango dio Bizkaiko Lurralde Bulegoari, honek behin betiko azterketa gauzatu eta instalazioak abiarazteko akta egin dezan.

5.– Ebazpen hau udalen edo probintzia-mailako baimen edo lizentzien eta obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoen kalterik gabe eta hauetatik bereiz ematen da eta eskatzailea ez du horiek lortzeko betebeharretik salbuesten. Halaber, hirugarrenek izan litzaketen eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubidea salbu utziz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, ondorioz, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Administrazio eta Plangintza sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, betiere azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 27a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala