Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2002ko abuztuaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4571

174/2002 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko lan legepeko pertsonalarentzat eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakaslegoaren Kidegoko funtzionarioentzat gordetako lanpostu-zerrenda onartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen II. tituluko I. kapituluak —irakaskuntzako funtzio publikoa antolatu eta arautzeari buruzkoak— arautzen du lanpostu-zerrenden figura, bai eta lanpostu-zerrenda egitean bete beharreko oinarrizko irizpideak eta jarraitu beharreko prozedura ere.

Bestalde, Lege horren 5. artikuluan daude ezarrita lanpostu-zerrenden gutxieneko osagaiak: lanpostuaren izena; lanpostua atxikita duen ikastetxea, ikuskaritza teknikoko zerbitzua edo ikerketa eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzua eta, hala balegokio, hezkuntza-administrazioaren lurralde esparrua; lanpostua betetzeko beharrezko diren baldintzak, eta horien artean nahitaez, izendatutako hizkuntza-eskakizuna, eta, hala badagokio, derrigortasun-data; lanpostu bakoitzari zein talde, kidego edo maila edo lan-arloko kategoria dagokion; eta azkenik, funtzionarioentzat gordetako lanpostuak izanez gero, aipaturikoez gain, honako hauek ere adieraziko dira: lanpostuari dagokion berariazko osagarria eta lanpostua betetzeko sistema.

Era berean, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 5. artikuluko h) letrak Gobernuari aitortzen dio lanpostu-zerrendak onartzeko aginpidea, eta horri jarraituz, 2/1993 Legearen 4. artikuluko l) letrak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari aitortzen dio irakasleen lanpostu-zerrenden proposamenak egiteko eskumena.

Lanpostu-zerrendak etengabe eguneratu behar izaten dira, ikasturtea aldatzean ikastetxe bakoitzean agertzen diren egoera berriei aurre egin ahal izateko. Hori dela eta, 2001-02 ikasturteari dagokion eguneratzea finkatu beharra dago.

Horren guztiaren indarrez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposaturik, Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena ikusirik eta 2002ko uztailaren 16ko Jaurlaritzaren Kontseiluak aldez aurretik eztabaidatu eta onarturik, honakoa

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea Dekretu honetako eranskinean jasota dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko lan legepeko pertsonalarentzat eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakaslegoaren Kidegoko funtzionarioentzat gordetako 2001-2002 ikasturteko lanpostu-zerrenda.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Dekretu honen eranskinean jasotako lanpostu-zerrendetako lanpostuek ondoren zehazten diren berariazko osagarria dute egotzita hilero, eta zenbateko hori osorik jasoko dute soldatan hamabi hilabetez. Hona hemen zenbatekoak:

Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakaslegoaren Kidegoa: 560´11 euro.

Bestalde, zenbateko horri beste osagai bat gehituko zaio, berariazko osagarriaren baitan dagoen dedikazio bereziari dagokiona, eta osagai hori jasoko du lanpostua, aldez aurretik ezarrita dagoen prozedurari jarraiki lehen maila aitortzegatik eskuratu duen pertsonalak. Hori dela-eta, 2001. urterako dedikazio bereziagatik lanpostu bakoitzari dagokion hileko zenbatekoa guztira 73´07 Eurokoa da.

Zuzendaritzako ardurengatik jaso beharreko ordainsariak unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen ordainsariak ezartzen dituen ekainaren 26ko 177/1990 Dekretuan daude ezarrita, eta unibertsitatez kanpoko irakaslego publikoaren lan-baldintzak arautzen dituen Hitzarmenean jasotakoaren arabera eguneratuko dira.

Bigarrena.– Dekretu honetako eranskinean jasotakoaren arabera, 1. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuak derrigortasun datarik gabekoak dira; 2HE dutenek, ordea, guztiek dute derrigortasun data beteta.

Hirugarrena.– Dekretu honetako eranskinean jasotako lanpostuak betetzeko erabiliko den sistema Lekualdatze Lehiaketarena izango da.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko uztailaren 16an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

Mª ANGELES IZTUETA AZKUE.

ERANSKINA / ANEXO

HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO LANPOSTU ZERRENDA

RELACIÓN DE PUESTOS DE TRABAJO EN ESCUELAS OFICIALES DE IDIOMAS

ERABILITAKO SIGLEN ESANAHIA / SIGNIFICADO DE LAS SIGLAS UTILIZADAS:

H.E.O.I.K.: Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa

C.P.E.O.I.: Cuerpo de Profesores de Escuelas Oficiales de Idiomas

LAN-LEGEP: Lan-legepeko langilegoa

PERS. LAB.: Personal Laboral

1 DG: 1. Hizkuntza eskakizuna (Datarik Gabe)

1 SF : Perfil Lingüístico 1 (Sin Fecha de preceptividad)

2 B : 2. Hizkuntza eskakizuna (Betea)

2 V : Perfil Lingüístico 2 (Vencido)

010288

EOI VITORIA-GASTEIZ HEO

LASARTEKO ERREPIDEA Z/G

01007 VITORIA-GASTEIZ

	H.E.O.I.K.	LAN-LEGEP	GUZTIRA

	C.P.E.O.I.	PERS. LAB.	TOTAL	

	1 DG	2 B	1 DG	2 B	1 DG	2 B	GUZT.

	1 SF	2 V	1 SF	2 V	1 SF	2 V	TOT.

Ingelesa

Inglés	7		6		13		13

Frantsesa

Francés	4		1		5		5

Euskara

Euskera		6				6	6

Alemaniera

Alemán	2		2		4		4

Zuzendaritza-Laguntza

Ayuda a Dirección			2		2		2

GUZTIRA

TOTAL	13	6	11		24	6	30

012722

EOI DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN HEO

ZEMORIYA, 24

20013 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

	H.E.O.I.K.	LAN-LEGEP	GUZTIRA

	C.P.E.O.I.	PERS. LAB.	TOTAL	

	1 DG	2 B	1 DG	2 B	1 DG	2 B	GUZT.

	1 SF	2 V	1 SF	2 V	1 SF	2 V	TOT.

Ingelesa

Inglés	7	5			7	5	12

Frantsesa

Francés	5	3			5	3	8

Euskara

Euskera		5				5	5

Alemaniera

Alemán	2	1			2	1	3

GUZTIRA

TOTAL	14	14			14	14	28	

012745

EOI EIBAR HEO

JARDINES, 3

20600 EIBAR

	H.E.O.I.K.	LAN-LEGEP	GUZTIRA

	C.P.E.O.I.	PERS. LAB.	TOTAL	

	1 DG	2 B	1 DG	2 B	1 DG	2 B	GUZT.

	1 SF	2 V	1 SF	2 V	1 SF	2 V	TOT.

Ingelesa

Inglés	3	6			3	6	9

Frantsesa

Francés	2	1			2	1	3

Euskara

Euskera		3				3	3

GUZTIRA

TOTAL	5	10			5	10	15	

013028

EOI IRUN HEO

ALCALDÍA DE SACAS, 13 B

20305 IRUN

	H.E.O.I.K.	LAN-LEGEP	GUZTIRA

	C.P.E.O.I.	PERS. LAB.	TOTAL	

	1 DG	2 B	1 DG	2 B	1 DG	2 B	GUZT.

	1 SF	2 V	1 SF	2 V	1 SF	2 V	TOT.

Ingelesa

Inglés	6	2			6	2	8

Frantsesa

Francés	5	1			5	1	6

Euskara

Euskera		4				4	4

Alemaniera

Alemán	1				1		1

GUZTIRA

TOTAL	12	7			12	7	19	

015061

EOI BARAKALDO HEO

JUAN DE GARAY, 7

48901 BARAKALDO

	H.E.O.I.K.	LAN-LEGEP	GUZTIRA

	C.P.E.O.I.	PERS. LAB.	TOTAL	

	1 DG	2 B	1 DG	2 B	1 DG	2 B	GUZT.

	1 SF	2 V	1 SF	2 V	1 SF	2 V	TOT.

Ingelesa

Inglés	13				13		13

Frantsesa

Francés	6				6		6

Euskara

Euskera		6				6	6

Alemaniera

Alemán	1				1		1

GUZTIRA

TOTAL	20	6			20	6	26	

014182

EOI BILBAO HEO

PLAZA DE SAN PEDRO, 5

48014 BILBAO

	H.E.O.I.K.	LAN-LEGEP	GUZTIRA

	C.P.E.O.I.	PERS. LAB.	TOTAL	

	1 DG	2 B	1 DG	2 B	1 DG	2 B	GUZT.

	1 SF	2 V	1 SF	2 V	1 SF	2 V	TOT.

Ingelesa

Inglés	24	3	1		25	3	28

Frantsesa

Francés	14	2			14	2	16

Euskara

Euskera		11				11	11

Alemaniera

Alemán	6				6		6

Errusiera

Ruso	1				1		1

Espainiera atzerritarrentzat

Español para extranjeros	3				3		3

Italiera

Italiano	2				2		2

GUZTIRA

TOTAL	50	16	1		51	16	67	

015054

EOI DURANGO HEO

SAN ROQUE, 4

48200 DURANGO

	H.E.O.I.K.	LAN-LEGEP	GUZTIRA

	C.P.E.O.I.	PERS. LAB.	TOTAL	

	1 DG	2 B	1 DG	2 B	1 DG	2 B	GUZT.

	1 SF	2 V	1 SF	2 V	1 SF	2 V	TOT.

Ingelesa

Inglés	6	4			6	4	10

Frantsesa

Francés	3	2			3	2	5

Euskara

Euskera		7				7	7

GUZTIRA

TOTAL	9	13			9	13	22	

014865

EOI GETXO HEO

ESKOLETAKO PLAZA, Z/G

48930 GETXO

	H.E.O.I.K.	LAN-LEGEP	GUZTIRA

	C.P.E.O.I.	PERS. LAB.	TOTAL	

	1 DG	2 B	1 DG	2 B	1 DG	2 B	GUZT.

	1 SF	2 V	1 SF	2 V	1 SF	2 V	TOT.

Ingelesa

Inglés	15	1			15	1	16

Frantsesa

Francés	6				6		6

Euskara

Euskera		4				4	4

Alemaniera

Alemán	1				1		1

GUZTIRA

TOTAL	22	5			22	5	27	


Azterketa dokumentala