Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2002ko abuztuaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
4527

IRAGARKIA, Orion itsasadarraren ezkerreko aldean kai bat egin eta sarbideak atontzeko obren zuzendaritza burutzeko kontratuaren esleipenaren berri emateko dena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea, 1 - Vitoria-Gasteiz, 01010.

c) Espediente zenbakia: 47A/01.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Kontratu mota: aholkularitza eta laguntza teknikoa.

b) Helburua: Orion itsasadarraren ezkerreko aldean kai bat egin eta sarbideak atontzeko obren zuzendaritza.

c) Loteak: ez.

d) EHAA: 2001-11-26.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Guztira: hogeita bi milioi (22.000.000) pezeta (132.222, 66 euro).

5.– Esleipena:

a) Eguna: 2002ko apirilaren 26a.

b) Esleipenduna: Asmatu, SL.

c) Nazionalitatea: Espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hamabi mila hirurehun eta laurogeita bederatzi euro eta hogeita sei zentimo (112.389,26 euro).

Vitoria-Gasteiz, 2002ko uztailaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala