Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2002ko abuztuaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
4522

ESLEIPENA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erabiltzaileentzako Interneterako sarbideetan kudeaketa eta URL iragazketa sistema bat abian jartzeko espedienteari dagokiona.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako ente publikoa, Araba kalea 45-E. 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 60 00. Faxa: 945 13 76 30.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.

c) Espediente zenbakia: 190/20/1/0653/O001/

022002.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidurak.

b) Helburua: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erabiltzaileentzako Interneterako sarbideetan kudeaketa eta URL iragazketa sistema bat abian jartzea.

c) Loteak: ez.

d) Argitaratu zen eguna eta aldizkaria: 71 zk.ko EHAA, 2002ko apirilaren 16koa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 55.680 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2002ko uztailaren 5a.

b) Kontratistak: Cbt Comunicación & Multimedia SL.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 35.900 euro eta astebete egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko uztailaren 9a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

ELENA BRAVO SUÁREZ.


Azterketa dokumentala