Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2002ko abuztuaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4502

EBAZPENA, 2002ko apirilaren 12koa, Energia zuzendariarena. Honen bitartez, Samaniegoko udalerrian dagoen Bodegas Baigorri baltzuaren transformazio zentrora doan 13,2 kV-ko linea elektrikoa instalatzea baimentzen da, eta haren proiektua onartzen.

Lurralde bulego honetan hasitako 16516/ ATH01.112-ATA01.48 espedientea aztertu da. Espediente hori Bodegas Baigorri SA (helbidea: San Antonio kalea, 2. Gasteiz) baltzuak eskatuta hasi da. Izan ere, baltzu horrek administrazio baimena ematea eta gauzatzeko proiektua onartzea nahi du, linea elektrikoa instalatzearren. Bestalde, baltzuak behar bezala bete ditu abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko VII. tituluko II. kapituluan araututako izapideak (dekretu hori 2000/12/27ko BOEn argitaratu zen, eta hau arautzen du: argindarraren garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornidura emateko jarduerak, eta argindarraren instalazioak baimentzeko prozedurak). Horretan, dekretu horretako azkeneko lehen xedapenean ezarritakoari jarraitu behar zaio, bai eta Industriari buruzko 21/92 Legean (uztailaren 16koa) ezarritakoari ere.

Aurkeztutako proiektua atzertu da. Proiektua José Ramón Iñiguez de Ciriano industria ingeniari teknikoak sinatu du eta Industri Ingeniari Teknikoen Elkargoak 2001eko urriaren 17an 005.686 zenbakiarekin ikus-onetsi.

Horiek horrela, Energia zuzendariak, urriaren 16ko 223/2001 Dekretuan (Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartzen duen dekretua. 2001-10-24ko EHAA) emandako aginpideak erabiliz:

EBATZI DU:

Bodegas Baigorri SA baltzuari, Samaniegoko udalerrian Bodegas Baigorri SAren transformazio zentrora doan 13,2 kV-ko linea elektrikoa instala dezan baimentzea, eta haren gauzatze proiektua onartzea. Instalazio horren ezaugarri nagusiak hauek dira:

Lurpeko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna.

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: aluminiozkoak, 150 mm2-koak, DHZ1 motako 12/20 kV-ko isolamenduarekin, plastikozko tutuan bideratuak.

Luzera: 450 m.

Abiaburua: bertan egingo den Iberdrolaren transformazio zentro aurrefabrikatua (Samaniegoko hirigunean).

Amaiera: eskatzailearen transformazio zentroa.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz onartu da, eta baldintza hauekin, hala nola:

1.– Obrak, onartutako proiektuari jarraituz egin behar dira (halakorik egokituz gero, eskatzen eta onartzen diren aldakuntzekin).

2.– Instalazioen titularrak, instalazioak gauzatzean, ondorengo erakundeek ezarritako baldintza teknikoak bete beharko ditu.

3.– Ebazpen hau eman eta urtebetera, instalazioak abian izan behar dira.

4.– Instalazioen titularrak obrak burutu direla jakinarazi beharko dio Arabako Lurralde Bulegoari, aginpidea duen teknikariak izenpetutako obra amaierako ziurtagiria emanez. Hartara, bulego horrek behin betiko ikuskatzea eta zerbitzuan jartzearen akta egin ahal izango ditu.

5.– Baimen hau eman den arren, eskatzailearentzat beharrezko izango dira, orobat, udal nahiz probintzia aginpideko baimenak, eta obrak egiteko behar diren gainerakoak. Era berean, baimen honek ez ditu kentzen hirugarrenek izan ditzaketen eskubideak, eta salbu uzten du jabetza eskubidea.

Administrazio bidea burutzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Administrazio eta Plangintza sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita. Hori guztia, 4/1999 Legean (hark aldatu du azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) araututakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko apirilaren 12a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala