Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2002ko uztailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
4255

IRAGARKIA, Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana garatzeko irizpide, helburu eta konponbide orokorren onarpena.

Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana behin betiko dokumentuak prestatzeko egingo diren lanak arautzeko irizpide, helburu eta konponbide orokorrak onartu ziren 2002ko maiatzaren 16ko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburuak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburuak emandako Aginduaz. Aipatutako irizpide, helburu eta konponbide orokorrak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak bultzatuta prestatu dira. Horretaz gain, aipatutako Aginduaren okerrak zuzentzen dituen 2002ko ekainaren 14ko Agindua onartu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko uztailaren 2a.

Lurralde Antolamendurako Zuzendaria,

MARTIN ARREGI SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala