
142. zk., 2002ko uztailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
4254
IRAGARKIA, 82/2002 Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesatu direnak epatzeko dena.
Honako hau jakinarazten zaie hirugarren interesatu orori: Osakidetzan telefonista kategoriakoak aldi baterako kontratatzeko zerrendak argitaratzen dituen Ebazpenaren kontra, Mercedes Blanco Perez-ek eta beste seik 82/2002 Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa (prozedura laburtuko izapideak) aurkeztu dute, Administrazioarekiko Auzietarako Vitoria-Gasteizko 1. zk.ko Epaitegian
Ondorioz, hirugarren interesatu izan daitezkeenak epatzen dira eta honako hau jakinarazten zaie: aipatu prozedura judizialean ager daitezkeela, hain zuzen ere, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bederatzi eguneko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko uztailaren 8a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.
RSS