Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2002ko uztailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4251

IRAGARKIA, 2002ko apirilaren 29koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da ondoren aipatzen den instalazio elektrikoa: lur azpiko linea elektriko bat eta aldi baterako tranformazio zentro bat, Bilboko udalerrian.

Iberdrola Distribucion, SAU sozietateak eskatuta, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako eta testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz. Errege Dekretu horrek energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen ditu.

Erref.: C.T. 797(3) y L-5634-AS-GF

Esp.: ATD-2002-32

– Lana egingo den tokia: Bilboko udalerrian.

– Aurrekontua: 54.441 euro

– Helburua: Eraiker 2000, S.A.ren eskaerari erantzun.

Ezaugarriak:

Lur azpiko linea elektrikoa:

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: 3 (1x150) mm2, aluminiozkoak.

– Luzera: 15 m.

– Jatorria: 211 zenbakidun Maria Diaz de Haro TZan.

– Amaiera: 8 zenbakidun Dr. Areilza-G. Eguia TZan.

Lur azpiko linea elektrikoa:

– Luzera: 38 m.

– Jatorria: 213 zenbakidun Dr. Areilza-S. Bolivar TZan.

– Amaiera: 8 zenbakidun Dr. Areilza-G. Eguia TZan.

Lur azpiko linea elektrikoa:

– Luzera: 38 m.

– Jatorria: 534 zenbakidun G. Eguia TZan.

– Amaiera: 8 zenbakidun Dr. Areilza-G. Eguia TZan.

Lur azpiko linea elektrikoa:

– Luzera: 95 m.

– Jatorria: 210 zenbakidun Asilo Casilla TZan.

– Amaiera: 8 zenbakidun Dr. Areilza-G. Eguia TZan.

Dr. Areilza-G. Eguia deituriko 8 zk.ko aldi baterako transformazio zentroa,

– Nolakoa: aurrefabrikatutako eraiketan.

– Transformadoreak:

Kopurua	Potentzia	Hozte-sistema	 Transformazio-erlazioa	

Cantidad	Potencia(kva)	Refrigeración	Relación de Transformación

1	400 (kVA)	olioa/aceite	13,2/0,42	

2	630 (kVA)	olioa/aceite	13,2/0,42	

Goian aipatutako instalazioaren administrazio baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kaleko 23-5. solairuan dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan aurkeztu beharko dira eta hogei eguneko epearen barruan, iragarkia argitaratzen den biharamunetik hasita.

Bilbao, 2002ko apirilaren 29a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO.


Azterketa dokumentala