Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2002ko uztailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4250

IRAGARKIA, 2002ko apirilaren 24koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da ondoren aipatzen den instalazio elektrikoa: aireko linea elektriko bat desmuntatzea, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerrian.

Iberdrola Distribucion, SAU sozietateak eskatuta, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako eta testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz. Errege Dekretu horrek energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen ditu.

Erref.: L-5632-AS-GF

Esp.: ATI-2002-4

– Lana egingo den tokia: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerrian.

– Aurrekontua: 1.543,47 euro

– Helburua: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerriaren eskaerari erantzun.

Ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna:

– Zerbitzuaren tentsioa: 13,2 kV.

– Hariak: 3, LA-56 motakoak (54,6 mm2).

– Euskarriak: hormigoizkoak

– Luzera: 158 m.

– Hasiera: "Gallarta-Ortuella, 8. zirkuitua" linea elektrikoaren 8. euskarrian.

– Amaiera: 706 zenbakidun El Cerro TZan.

Goian aipatutako instalazioaren administrazio baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kaleko 23-5. solairuan dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan aurkeztu beharko dira eta hogei eguneko epearen barruan, iragarkia argitaratzen den biharamunetik hasita.

Bilbao, 2002ko apirilaren 24a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO.


Azterketa dokumentala