
142. zk., 2002ko uztailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4248
IRAGARKIA, 2002ko apirilaren 19koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da ondoren aipatzen den instalazio elektrikoa: lur azpiko linea elektriko bat eta transformazio zentro bat Karrantzako udalerrian.
Iberdrola Distribucion, SAU sozietateak eskatuta, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako eta testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz. Errege Dekretu horrek energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen ditu.
Erref.: C.T. 5252 eta L-5629-AS-GF
Esp.: ATD-2002-31
– Lana egingo den tokia: Karrantzako udalerrian.
– Aurrekontua: 32.443,66 euro
– Helburua: gune horretako indar elektrikoaren eskaerari erantzun.
Ezaugarriak:
Lur azpiko linea elektrikoa:
– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.
– Eroaleak: 3 (1x150) mm2, aluminiozkoak.
– Luzera: 388 m.
– Jatorria: "Concha-Tejera, 1. zirkuitua" linea elektrikoaren 3906 euskarrian.
– Amaiera: 656 zenbakidun Bollano TZan.
Bollano deituriko 656 zk.ko transformazio zentroa,
– Nolakoa: aurrefabrikatutako eraiketan.
– Transformadoreak:
Kopurua	Potentzia	Hozte-sistema	 Transformazio-erlazioa	
Cantidad	Potencia(kva)	Refrigeración	Relación de Transformación
1	250 (kVA)	olioa/aceite	13,2/0,42	
Goian aipatutako instalazioaren administrazio baimena eskatzen da.
Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala 23-5. solairuan dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan aurkeztu beharko dira eta hogei eguneko epearen barruan, iragarkia argitaratzen den biharamunetik hasita.
Bilbao, 2002ko apirilaren 19a.
Lurralde Bulegoko burua,
JOSÉ ANDRÉS BLASCO.
RSS