Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2002ko uztailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4246

IRAGARKIA, 2002ko apirilaren 15ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bitartez, jendaurrean jartzen dira Llodioko udalerriko LLodio TBA-Aiala TBA 30 kV-ko linea elektrikoa lurperatzearen gaineko argibideak. T5 eta T12 euskarrien artean lurperatuko da linea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko (argindarra garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta argindarreko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen dekretua. 2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta testu horretako azkeneko lehen xedapenean ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen dugu ondorengo instalazio hau, eskatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, SA izanik.

Erref.: 48/16589-ATH02.29

Kokagunea: Lateorro auzoa, Laudioko udalerrian.

Aurrekontua: 45.635 euro.

Xedea: ZV-37 UE-1 poligonoa urbaizatu ahal izatea. Egungo lineak eragindako lurretan dago poligonoa.

Ezaugarriak:

Lurpeko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitza.

Zerbitzu-tentsioa: 30 kV.

Eroaleak: aluminiozkoak, 240 mm2-koak, 18/30 kV-ko HEPRZ1 motako isolamenduarekin, lubaki hormigoiztatuan sartutako plastikozko tutuan bideratuak.

Luzera: 751 m.

Abiaburua: Llodioko TBA-Aiarako TBA lineako 5T euskarria (dagoeneko jarria).

Amaiera: linea bereko 11. euskarria (jartzeko dago).

Instalazio horretarako Administrazio baimena eskatu da.

Eta hori guztia argitara ematen da, lurralde bulego honetan (Samaniego kalea, 2. Gasteiz) proiektua aztertzeko eta erreklamazioak aurkezteko aukera ematearren. Erreklamazioa egin nahi izanez gero, erreklamazioaren bi kopia aurkeztu behar dira, eta horretarako epea hogei egunekoa da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko apirilaren 15a.

Lurralde Bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRON.


Azterketa dokumentala