Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2002ko uztailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4243

IRAGARKIA, Mungiako (Bizkaia) Laukariz Lehen Hezkuntzako zentroa eraberritzeko eta handitzeko proiektua idazteko eta obra zuzentzeko lanak kontratatzeko enkanteari buruzkoa.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: CO/70/02.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Mungiako (Bizkaia) Laukariz Lehen Hezkuntzako zentroa eraberritzeko eta handitzeko proiektua idazteko eta obra zuzentzeko lanak.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Mungia.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: proiektua idazteko 5 hilabete, kontratua sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta; obra-zuzendaritzarako, berriz, obrak gauzatzeko aurreikusi dena.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: 121.033,00 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurralde Burutza —Eraikuntza—.

b) Helbidea: Gran Vía, 85.

c) Herria eta posta kodea: Bilbao (48011).

d) Telefonoa: (94) 403 11 18.

e) Faxa: (94) 4031075.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2002ko irailaren 10a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Beste betebehar batzuk:

Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa: enpresak azken hiru urteetan burututako negozio-kopuru orokorra eta egindako obra, horniketa, zerbitzu edo lanak jasotzen dituen adierazpena.

Kaudimen tekniko edo profesionala: enpresariak kontratua gauzatu ahal izateko duen material, instalazio eta ekipo teknikoaren adierazpena.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko irailaren 10a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A" "B" eta "C" kartazalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1. Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2. Helbidea: Donostia kalea, 1, Vitoria–Gasteiz —Lakua II, 3. solairua—.

3. Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz–01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua –5 aretoa–.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Vitoria–Gasteiz.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz–01010.

d) Eguna: 2002ko irailaren 17a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Beste argibide batzuk.

11.– Iragarki-gastuak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kargura.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da bidali.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2002ko uztailaren 9a.

Baliabide Material, Informatika

eta Antolamendu zuzendaria,

MIKEL CABELLO PÉREZ.


Azterketa dokumentala