
142. zk., 2002ko uztailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
4240
AGINDUA, 2002ko uztailaren 10ekoa, Kultura sailburuarena, entitate pribatuetan euskara planak garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen 2000ko urriaren 18ko Aginduari 2002ko ekitaldian ezartzeko behar diren egokitzapenak egiten dizkiona.
Euskadiko Aurrekontuen Erregimenari buruzko legezko xedapenen Testu Bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren IX. Tituluan ezarritakoaren babesean, abenduaren 26ko 367/2001 Dekretua eman zen. 367/2001 Dekretuak Euskadiko Autonomia Erkidegoko aurrekontuen pentzutan emandako laguntzak eta dirulaguntzak arautzeko zenbait xedapenen indarraldia luzatzen du; eta xedapen horiek 2002ko ekitaldian aplikatzeko Sail zein Erakunde Autonomoei epeetan, baldintzetan eta beharkizunetan beharrezkoak diren egokitzapenak egiteko ahalmena ematen die.
2001eko ekitaldian dirulaguntzak esleitu ziren, entitate pribatuetan euskara planak garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren 2000ko urriaren 18ko Aginduaren babespean. Beraz, Agindu hori 2002ko ekitaldian aplikatu ahal izateko beharrezkoak diren egokitzapenak egin behar dira.
Horiek horrela,
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.
Kultura sailburuaren 2000ko urriaren 18ko Aginduak entitate pribatuetan euskara planak garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautu zuen. 2002ko ekitaldian, Agindu horren bidez araututako dirulaguntza deialdian parte hartu nahi duenak Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta 2002ko irailaren 24ra arteko epea izango du eskabidea aurkezteko.
2. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Honen bitartez emango diren dirulaguntzak eskatu nahi dituztenek eskabidea aurkeztu beharko diote Hizkuntza Politikarako sailburuordeari 2000ko urriaren 18ko Aginduko I. Eranskinean datorren ereduari jarraituz; horrekin batera, eskatzen den dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute. Hori dena edo zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako beste prozeduraren bat erabiliz egin ahal izango da.
3. artikulua.– Diru-baliabideak.
1.– Agindu honen bidez ezarritako dirulaguntzetarako, 661.282,78 euro erabiliko dira. Zenbateko horretatik 73.492,78 euro 2002 ekitaldian Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako kreditutik datoz eta 587.790,00 euro 2003rako ezarritako konpromiso kreditutik datoz.
2.– Artikulu honetan jaso den guztirako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da honako hiru baldintza hauen menpe: eskatutako dirulaguntzen guztirako zenbatekoa, Kultura Sailean laguntzak emateko beste egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuan ahitu gabe geratutako dirua eta dirulaguntzak ebatzi gabe egotea. Adierazitako aldaketaren berri Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ebazpen bidez eman beharko da.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Herritar guztiek honen berri izan dezaten eta interesdunei lana errazteko, Agindu honi atxiki zaio, Eranskin modura, Kultura sailburuaren 2000ko urriaren 18ko Agindua, 2002. urteko ekitaldirako aurreikuspenen arabera egokituta. Agindu horrek entitate pribatuetan euskara-planak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautu zuen.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaioke Kultura-sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bigarrena.– Honako Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko uztailaren 10a.
Kultura sailburua,
MIREN AZKARATE VILLAR.
ERANSKINA
Agindua, 2000ko urriaren 18koa, Kultura sailburuarena, entitate pribatuetan euskara planak garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duena. Egokitutako testua.
1. artikulua.– Xedea.
Dirulaguntza deialdi honek, 2002 ekitaldian, euskara planak gara ditzaten sektore pribatuko entitateei dirulaguntzak emateko modua arautzea du helburu.
Euskara planen bidez, entitatearen kanpo eta/edo barne harremanen artetik hiru urteren buruan euskaraz bideratuko direnak zehaztuko dira. Horrenbestez, ezarritako helburuak betetzeko beharrezkoak diren neurriak ere aurreikusiko dira bertan, bai eta planaren komunikazio eta jarraipenerako baliabideak ere.
Helburuak zehazte aldera, berriz, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak entitate pribatuen kanpo eta barne harremanetarako finkatutako helburuak izango dira kontuan, II. Eranskinari jarraituz. Helburu guztien artetik zeintzuei eutsi erabakitzeko hiru eredu aurkeztu dira bertan, E1, E2 eta E3 ereduak alegia: lehenengoa, kanpo-harremanetako helburu gehienak hartzen dituena; bigarrena, kanpo-harremanetako helburuak indartu eta barneko harremanetako zenbait helburu hartzen dituena, eta hirugarrena, kanpo eta barne harremanetako helburu guztiak hartzen dituena.
Eredu bakoitza, berriz, entitate osoan, entitatea osatzen duten ataletako batean nahiz batzuetan garatu ahal izango da. Halaber, atal ezberdinetarako eredu ezberdinak aukeratu ahal izango dira.
Entitateek, hiru eredu horietako bat aukeratu ordez, zerrendako helburuetatik batzuk hartu eta plan propioa egiterik ere izango dute. Agindu honetan barrena halakoei Ex deituko zaie.
2. artikulua.– Ebazteko prozedura.
1.– Lehiaketa bidez erabakiko da deialdi hau, hau da, aurkeztutako eskabideen arteko konparaketa egingo da eta, 11. artikuluan finkatutako balorazio-irizpideak kontuan, lehentasunak ezarriko dira; ondorioz, puntu gehien lortzen duten eskabideek jasoko dute dirulaguntza.
2.– Epaimahaiaren edota Hizkuntza Politikarako sailburuordearen iritziz eskaerak gutxienezko kalitaterik ez badute ez da programa honetarako esleitutako dotazio ekonomikoa agortu beharrik izango.
3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
Agindu honen helburuetarako 661.282,78 euro erabiliko da. Zenbateko horretatik 73.492,78 euro 2002 ekitaldian Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako kreditutik datoz eta 587.790,00 euro 2003rako ezarritako konpromiso-kreditutik datoz (partida berean).
4. artikulua.– Dirulaguntza jasotzaileak.
1.– Indarrean dagoen legeriaren arabera eraturiko eta dagokion erroldan inskribaturiko pertsona juridiko pribatuak izan daitezke agindu honetan ezarritako dirulaguntzen jasotzaile. Hauekin batera, zuzenbide publikoko korporazioak ere izan daitezke dirulaguntzen onuradun.
2.– Baztertu egingo dira ordea, herri administrazio baten edo gehiagoren kapitala nagusi duten entitate merkantilak eta fundazio nahiz elkarteak baldin eta azken bi hauen ondare-dotazioa gehienbat herri administrazioen ekarpenek osatzen dutenean, edo beren gobernu-organoetan herri administrazioen botoak gehienak direnean.
3.– Dirulaguntza jasotzaileari dirulaguntza emateko edota ordaintzeko, ezinbesteko baldintza izango da onuradunak Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere entitate autonomiadunek emandako antzeko dirulaguntzaren bat dela eta hasitako eta oraindik ere izapidetzen ari den itzultze edo zigortze jardunbidea bukatua izatea.
4.– Halaber, dirulaguntza jasotzaileari dirulaguntza emateko edota ordaintzeko, ezinbesteko baldintza izango da onuradunak zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzea eta Gizarte Segurantzarekiko eta/edo, kooperatibei dagokienez, Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearekiko betebeharrak, kitatuta dituela egiaztatzea.
5. artikulua.– Dirulaguntza-gai diren jarduerak.
1.– Agindu honetako dirulaguntzak, entitateak aukeratutako euskara planaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren bitarteko edo ekintzetarako erabiliko dira.
2.– 2002ko urtarrilaren 1etik 2003ko abenduaren 31ra bitartean burututako ekintzak edo lanak izan beharko dira. Beti ere, jarduerok 2002ko ekitaldian hasi eta 2003ko ekitaldian bukatu beharko dira.
3.– Dirulaguntza-gaiak honako hauek izango dira:
a) Testuak euskaraz egokitzea, zuzenbidezko antolamenduak Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan idaztea agintzen duenetan izan ezik.
b) Planaren helburuekin zerikusi zuzena duten langileen euskara prestakuntza eta herri administrazioekin idatzizko harremana izan eta euskarazko klaseetara joango diren langileen ordezkapena
c) Lana euskaraz egiteko aplikazio informatikoak erosi edo garatzea
d) Planaren diseinua, planaren komunikazio lanak, eta bai jarraipen eta ebaluazio lanak ere.
4.– Planaren helburuekin lotura zuzenik ez duten langileen euskara prestakuntza ez da dirulaguntza-gai izango Agindu honi jarraiki, eta ez du lehentasunik izango ere, Agindu honen 6.e) artikuluaren arabera.
6. artikulua.– Dirulaguntzak jasotzeko baldintzak.
Agindu honetako dirulaguntzak jaso ahal izateko hurrengo baldintzak bete beharko dituzte dirulaguntza-onuradun diren ekintza guzti-guztiek:
a) Ekintzaren gastuen %30ari entitateak bere diru-baliabideez erantzun beharko dio, 10.2 artikuluak, herri administrazioekin idatzizko harremana duten langileen euskara prestakuntzaren matrikula gastuei ezarritako salbuespena, salbuespen.
b) Planaren helburuekin zerikusi zuzena duten langileen euskara prestakuntzarako dirulaguntza eskatzen denean, langile bakoitzaren ikasketa plana aurkeztu beharko da, enpresak eta langileak berak sinatuta. Bertan, langilearen hasierako euskara maila zehaztu beharko da bateko, gehienez hiru urteren buruan lortu beharreko euskara maila, besteko, eta urtez urteko erritmoa, azkenez.
c) Euskara plana nahiz beraren inguruko ekintza guztiak euskaraz eginak izan beharko dira.
d) Dirulaguntza-onuradunek Euskadiko Autonomia Erkidegoan jarduten duten administrazio publikoekin duten idatzizko harreman ohikoenetan euskara erabili beharko dute.
e) Hizkuntza prestakuntza, Helduak Alfabetatzeko eta Berreuskalduntzeko Erakundeak (HABE) ezarritako irizpideen araberakoa izan beharko da. Agindu honetako planen helburuekin lotura zuzena duten langile eta taldeek lehentasuna izango dute 1998ko irailaren 9ko HABEren zuzendariaren Ebazpenean aurreikusitako ondorioetarako. Ebazpen honek HABEk deialdiz eskaintzen dituen dirulaguntzak eskuratzeko euskaltegi pribatu zein publikoek, hala homologatuek nola libreek, eta Euskal Etxeek bete behar dituzten oinarrizko baldintzak ezartzen ditu.
f) Jarraipen Batzordea osatuko da planaren jarraipena egiteko. Batzorde hau dirulaguntza jasotzen duen entitatearen Zuzendaritzako ordezkarien eta Kultura Saileko Euskara Planen Zuzendaritzaren artean osatuko da. Azken honek egingo du bilera deia eta urte bukaeran egingo da. Dirulaguntza jasotzen duen entitatearen Zuzendaritzak jarraipen txostena aurkeztuko dio Euskara Planen Zuzendaritzari, aipatu bileran honen balorazioa egin dadin.
g) Dirulaguntza honetaz baliatuta euskaraz sortu nahiz euskaratutako materialari dagokionez, dirulaguntzaren onuradunak jarraian aipatzen diren eskubideak lagako dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioari hamabost urteko eperako: erreprodukzio-eskubideak, banaketa-eskubideak, komunikazio publikorako eskubideak eta transformazio-eskubideak. Euskaraz sortu edo euskaratutako materiala Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren esku jarri beharko da euskarri informatikoan, dagokion zabalkundea egin ahal izan dezan, interes orokorrekoa dela iritziz gero. Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak eskuratutako eskubideei dagokienez, Euskadiko Ondareari buruzko 1983ko uztailaren 27ko 14/1983 Legeak dioena hartuko da aintzat.
h) Agindu honen bidez dirulaguntza jasoko duten entitateek, plana garatzen ari diren neurrian, jakinarazten dituzten beharrei nola erantzun aztertuko du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Interes orokorreko beharrak, besteak beste, hauek izan daitezke:
– Entitatearen jarduerari dagokion terminologia espezifikoa Langileen etengabeko prestakuntza
– Aplikazio informatikoak euskaraz lokalizatzea
– Langileak hautatzeko frogetan erabili ohi diren test edo antzeko oinarrizko materialak euskaratzea
7. artikulua.– Eskabideak non eta nola egin.
1.– Eskabide-orriak, entitatearen legezko ordezkariak sinatuta, Agindu honen I. Eranskinaren araberakoak eta bertan zehaztutako memoria eta agiriekin batera, Kultura Saileko Euskara Planen Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio eta Kultura Sailean aurkeztuko dira, Donostia kalea, 01010 Vitoria-Gasteiz, bai zuzenean bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein bide erabilita ere.
Eskaerarekin batera, batetik, entitatearen euskara planaren helburuen zehaztapena egingo da II. eranskineko edukien arabera, eta bestetik, euskara planaren helburuei zuzendutako ekintzen memoria aurkeztuko da, III. eranskinean esandakoa gogoan hartuz.
2.– Eskabideak egiteko epea Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agertu ondorengo egunean hasiko da eta 2002ko irailaren 24an bukatuko da.
8. artikulua.– Dirulaguntzak kudeatuko dituen organoa.
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzeko lanak Kultura Saileko Euskara Planen Zuzendaritzari dagokio.
9. artikulua.– Eskabidearen akatsak zuzentzea.
Euskara Planen Zuzendaritzak, entitate eskatzaileak aurkeztutako agirien artean akatsik ikusiz gero, edo osatu beharra ikusiz gero, 10 egun utziko dizkio agiriak behar bezala aurkezteko.
Epe hori igarota eskatzaileak eskabidea zuzendu edo osatu ez badu, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eskatzailea prozeduran atzera egindakotzat joko duen ebazpena emango du, interesatuari jakinaraziko zaiona.
10. artikulua.– Dirulaguntza kopuruak eta mugak.
661.282,78 euroko zenbatekoa honako era honetan banatuko da:
1.– Testuak euskaraz egokitzea.
Gehienez, 3.005,06 euro.
2.– Planaren helburuekin harreman zuzena duten langileen euskara prestakuntza.
a) Administrazio publikoekin idatzizko harremana duten langileak.
– Agindu honen bidez langile horien matrikularen %100era arte diruz lagunduko da.
– Agindu honen bidez, prestakuntzan ari diren langileen ordezkapenen kostea diruz lagunduko da, egunean gutxienez 5 eskola-ordu hartuz gero.
Gehienez 10.517,71 euro.
b) Planaren helburuekin lotura zuzena duten gainontzeko langileen euskara prestakuntza.
– Agindu honen bidez langile horien matrikularen %50era arte diruz lagunduko da.
Gehienez, 12.020,24 euro.
3.– Lana euskaraz egiteko aplikazio informatikoak erosi edo garatzea:
a) Euskarazko softwarea.
– Gastuaren %30era arte diruz lagunduko da.
Gehienez, 1.202,02 euro.
b) Entitatearen euskara planaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren aplikazio informatikoak.
Gehienez 1.202,02 euro.
4.– Diseinu lanak, planaren komunikazio lanak, eta bai jarraipen eta ebaluazio lanak ere:
a) E1 planak izanez gero:
Gehienez, 2.524,25 euro.
b) E2 planak izanez gero:
Gehienez, 6.010,12 euro.
c) E3 planak izanez gero:
Gehienez, 9.015,18 euro.
d) Ex motatako planei dagokienez, gehienez ordainduko dena, kasu bakoitzean proposatzen den planaren ezaugarrien arabera eta E1, E2, edo E3 planekin duten parekotasunaren arabera erabakiko da, baina ez du inolaz ere E3 motako planetarako aurreikusitako gehiena gaindituko.
11. artikulua.– Dirulaguntzak esleitzeko eta zenbatekoak finkatzeko irizpideak.
Emandako dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamenak egiterakoan, Epaimahaiak honako irizpideok izango ditu kontuan:
1.– Euskara-plan eredua eta aukeratutako helburua: %50era arte.
Gehiagotik gutxiagora baloratuko dira, hots: E3, E2 eta E1. Ex motako planak E1, E2, edo E3 planekiko duten parekotasun eta ezaugarrien arabera baloratuko dira.
2.– Eragindako atal eta langile kopurua: %30era arte.
Zenbat eta atal eta langile gehiago izan eragindakoak, eta zenbat eta eragin handiagoa duten entitatean orduan eta puntu gehiago emango da.
3.– Jarduera mota: %20ra arte.
Gehiagotik gutxiagora baloratuko dira, hots: hirugarren sektorea, bigarrena eta lehenengoa.
12. artikulua.– Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna.
Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publikok nahiz pribatuk helburu bertsurako eman ditzakeenekin, baldin eta Agindu honetako dirulaguntza-gaietan gain-finantziaziorik gertatzen ez bada. Gain-finantziaziorik gertatuko balitz, dirulaguntza kopurua murriztu egingo litzateke, diruz lagundutako egitasmoaren koste osoari gehienez dagokion dirulaguntzara arte.
13. artikulua.– Eskabideen azterketa eta balorazioa.
1.– Eskabideak aztertu eta baloratzeko, Epaimahaia eratuko da honako kideez osaturik:
– Kultura Saileko Euskara Planen zuzendaria, epaimahaiburu.
– Eusko Jaurlaritzako Lan eta Prestakuntza zuzendaria.
– Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza, eta Turismo Saileko ordezkaria, zuzendari mailakoa eta Industria, Merkataritza, eta Turismo sailburuak izendatutakoa.
– HABEko zuzendari nagusia.
– Hobetuz Fundazioko zuzendaria.
– Euskararen Aholku Batzordeko kide bat, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatua.
– Euskara Planen Zuzendaritzako erabilera planak sustatzeko arduraduna.
– Euskara Planen Zuzendaritzako teknikari bat. Idazkari lanak egingo ditu, eta hitza izango du baina botoa ematerik ez.
2.– Epaimahaiak, Agindu honen 11. artikuluan ezarritako dirulaguntzak emateko eta zenbatekoa finkatzeko irizpideak kontuan izanik, ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Hizkuntza Politikarako sailburuordeari.
Proposamena honela aurkeztu beharko da:
– Diruz lagun daitezkeen eskabideen zerrenda, irizpideei jarraituz egitasmo edo jarduerari buruz eginiko balorazio eta guzti.
– Dirulaguntza-jasotzaile bakoitzarentzat proposatutako diru-kopurua.
– Litezkeen onuradunen zerrenda ere bidali ahal izango da, baten batek uko egin edo bestelako gorabeherarik gertatu eta proposameneko baten batek dirulaguntza galtzea balitz, orduan erabili ahal izateko. Zerrenda horretan beste onuradun batzuk sar daitezke, edo hasiera bateko dirulaguntzen zenbatekoen gehikuntzak, bestela.
14. artikulua.– Ebazpena.
1.– Hizkuntza Politikarako sailburuordeari dagokio Epaimahai kalifikatzailearen ebazpen-proposamena ikusi ondoren, aurkeztutako eskaerei buruzko Ebazpena ematea eta interesatuei jakinaraztea. Horretarako, hiru hilabeteko epea izango da eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatzen hasita. Agindu honen 9. artikuluan xedatutakoa aplikatu behar izanez gero, ostera, ebazteko epea eten egingo da izapide horrek eskatzen duen behar beste denbora, jakinarazpena jasotzeko den egunaren eta erantzuna emateko epearen arabera.
2.– Horretarako epea igaro ondoren ebazpenik jakinarazi ez bada, Herri-administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan begietsitako ondorioetarako, interesatuek eskaerak ezetsi egin direla ulertu ahal izango dute, aipatutako legeak Administrazioari beren-beregi ebazteko ezartzen dion obligazioari kalterik egin gabe.
3.– Dirulaguntza bideratu ahal izateko eta onuradunarekin dirulaguntzak hitzarmena izenpetu behar izanez gero, Ebazpenean zehaztuko da. Hitzarmen horretan dirulaguntzak esleitzeko baldintzak zehaztuko dira, Agindu honek xedatutakoarekin bat etorriz. Hitzarmen hori, dirulaguntzei buruz indarrean dauden xedapenekin, administrazio prozedurari buruzko legerian eta deialdi honetan xedatutakoarekin bat etorriko da. Hitzarmenean ez zaio onuradunari arau honetan ezarritakoez gain bestelako betebeharrik ezarriko.
4.– Hizkuntza Politikarako sailburuordeak hartutako Ebazpena Agindu honetan araututako dirulaguntzak jasotzeko eskabidea egin duen entitate bakoitzari jakinaraziko zaio. Horrezaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da emandako dirulaguntzen zerrenda zabalkunde osoa izan dezan.
15. artikulua.– Onuradunak bete beharrekoa.
Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradunek honako betebehar hauek dituzte:
– Dirulaguntza onartzea. Dirulaguntza esleitzen duen Ebazpena jakinarazten den egunean hasi eta ondorengo hamar egunetako epean dirulaguntzaren eskatzaileak berariaz eta idatziz uko egin ezean, dirulaguntza onartutzat emango da. Halaber, hitzarmena gauzatzea aurreikusten denean, onuradunak hitzarmena izenpetzen badu, dirulaguntza onartzen duela ulertuko da. Hamabost eguneko epea izango du hitzarmena sinatuta bidaltzeko.
– Dirulaguntza izan duen jarduera, Ebazpenean jaso den legez burutu beharko dute bete-betean.
– Dirulaguntza zertarako eman den, hartarako erabili beharko da.
– Dirulaguntzadun jarduera edo egitarauak izandako gorabehera guztien berri ematea Euskara Planen Zuzendaritzari, hala balegokio, indarreko legeriari jarraituz dagozkion doikuntzak egin ditzan.
– Ekonomi Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, nork bere eginkizunen alorrean Agindu honetako dirulaguntzei buruz eskatzen dioten informazio guztia ematea.
– Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren dirulaguntzen jasotzaile orori jarritako betebehar guzti-guztiak.
16. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa.
1.– Agindu honetako 17.1 artikuluaren a), b), c) eta d) apartatuetan aurreikusitakoaren arabera eta jarraian adierazitako egunak baino lehen, zehaztutako kontzeptu bakoitzari dagozkion gastuen egiaztagiriak aurkeztuz gero, dirulaguntzaren konturako ordainketak egingo dira. Honelakoetan, ordaindutakoa ez da inoiz kontzeptu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoaren %30 baino gutxiago izango.
a) Testuak euskaraz egokitzea.
– 2002.12.31
– 2003.07.31
b) Langileen euskara prestakuntza.
Ikastaroa amaitu eta jarritako helburuak bete direla HABEk egiaztatu eta gero.
– 2003.03.31
– 2003.07.31
c) Lana euskaraz egiteko aplikazio informatikoak erosi edo garatzea.
– 2002.12.31
– 2003.07.31
d) Diseinu lanak, planaren komunikazio lanak, eta bai jarraipen eta ebaluazio lanak ere.
– 2003.03.31
2.– Aldez aurretik dirulaguntzaren kontura egindako ordainketarik izan bada, azken ordainketa kitapen-ebazpenak finkatuko duenari jarraiki egingo da. Kitapen-ebazpen hau Agindu honetako 17. artikuluak jasotzen duen dokumentazioa egiaztatu eta gero emango da.
3.– Aldez aurretik dirulaguntzaren kontura egindako ordainketarik izan ez bada, eta ordainketa saio bakarrean eginez gero, ordainketa hau kitapen-ebazpenak finkatuko duenari jarraiki egingo da. Kitapen-ebazpen hau agindu honetako 17. artikuluak jasotzen duen dokumentazioa egiaztatu eta gero emango da.
4.– Ordainketa bakoitza egin ahal izateko, onuradunak zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua aurkeztu beharko du. Honekin batera, Gizarte Segurantzarekiko eta/edo, kooperatibei dagokienez, Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearekiko betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua ere aurkeztu beharko du.
17. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.
1.– Dirulaguntzen onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, emandako dirulaguntza justifikatzeko:
a) Gastuen jatorrizko fakturak eta bestelako justifikagiriak edo Kultura Sailean egindako horien kopia konpultsatuak. Justifikatutako kopuruak bat etorri beharko du gutxienez aurkeztutako gastuen aurrekontuarekin.
b) Testuak euskaraz egokitzeagatik dirulaguntzarik jaso denean, itzuli edo egokitutako ale bat eman beharko da gainera euskarri magnetikoan. Honekin batera entitatearen legezko ordezkariak izenpetutako agiria aurkeztuko da. Agiri honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari hamabost urteko eperako erreprodukzio-eskubideak, banaketa-eskubideak, komunikazio publikorako eskubideak eta diruz lagundutako testuen transformazio-eskubideak lagako zaizkio.
c) Administrazio publikoekin idatzizko harremana izan eta euskarazko klaseetara joaten direnen ordezkapena diruz lagundu denean, eredu ofizialaren araberako nominak eta Gizarte Segurantzako kotizazio egiaztagiriak.
d) Diseinu eta ebaluazio txostenak eta jarraipen eta ebaluaziorako bileren aktak.
e) Diruz lagundutako ekintzaren behin-betiko balantzea, irteera eta sarrerak zehaztuz eta erakunde publiko nahiz pribatuetatik jasotako beste dirulaguntzen aipamena eginez, Kultura Sailak emandakoa ere adierazita. Kultura Sailak emandakoaz gain beste dirulaguntzarik jaso ez bada, horren adierazpena erantsiko da.
2.– Aurreko paragrafoan aipatutako agiriak diruz lagundutako ekintzak burutu eta bi hilabeteko epean aurkeztu beharko dira edo, nolanahi ere 2004ko irailaren 30a baino lehenago. Hala ere, a), c), eta baita b) apartatuan ere, aurreikusitako agiriak Agindu honen 16.1 artikuluan adierazten diren daten aurretik aurkez daitezke ordainketak kontura egin ahal izateko.
18. artikulua.– Dirulaguntzaren kitapena.
Dirulaguntza justifikatzeko ekarritako agiriak aztertu eta gero, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Kitapenari buruzko Ebazpena emango du agiri horiek aurkezteko epea bukatu eta ondorengo bi hilabeteren buruan. Ebazpen horretan dirulaguntzaren azken zenbatekoa adieraziko da, eta, hala dagokionean, itzuli beharreko kopurua zenbatekoa den.
19. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzen aldaketak.
Dirulaguntza ematerakoan kontuan izandako baldintzen edozein aldaketa dela eta, beti ere dirulaguntzaren helburua bete bada, eta beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuen dirulaguntzak direla eta, aldatu egin ahal izango da dirulaguntzak emateko hartu izan den Ebazpena. Horretarako, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Ebazpena hartuko du, emandako dirulaguntzen kopuruak egokitzeko.
20. artikulua.– Arauak ez betetzea.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuarekin eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuarekin bat etorriz, dirulaguntza esleitzera eraman zuten baldintzen ez betetzeren bat egiaztatuz gero, jasotako dirulaguntza eta zenbateko horri dagozkion legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Deialdi honetan aurreikusi ez den guztirako aplikazio osagarrizkoa da azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
I. ERANSKINA / ANEXO I
DIRULAGUNTZA-ESKABIDEA / SOLICITUD DE SUBVENCIÓN
ARLO PRIBATUKO ENTITATEETARAKO EUSKARA-PLANEN DEIALDIA
CONVOCATORIA PARA EL DESARROLLO DE PLANES DE EUSKERA EN ENTIDADES DEL SECTOR PRIVADO
PERTSONA JURIDIKOAREN DATUAK / DATOS DE LA PERSONA JURÍDICA
Entitatearen izena / Denominación de la entidad: 	
Helbidea / Dirección: 	
Posta Kodea / Código Postal: 	 Herria / Localidad
%
Legezko ordezkariaren izen-abizenak / Nombre y apellidos del representante legal: 	
	 NAN / DNI:
…………..............(e)n, 2002ko ......................ren
En................................., a......de
Izenpea / Firma: (1)
ESKATZAILEAK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
1.– Entitateari buruzko dokumentazioa
a) Administrazio honetako Erregistroan dauden fundazioak edo elkarteak badira: Erregistroko ziurtagiria; gainerako kasuetan, eratze-eskritura, entitateko estatutuak eta dagozkien Erregistro Publikoetan inskribatua dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
b) Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria.
c) IFZaren fotokopia.
d) a), b) eta c) apartatuetan eskatutako dokumetazioaren ordezko aitorpena. (2)
e) Zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
f) Gizarte Segurantzarekiko eta/edo, kooperatibei dagokienez, Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearekiko betebeharrak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria
2.– Jarduerari buruzko dokumentazioa.
a) Proiektuaren edo jardueraren txosten zehatza.(III. eranskineko edukiak sartu behar dira)
b) Egitasmoaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehatua, IV eranskinaren ereduaren arabera. Aurrekontu ekitaldi bakoitzeko aurrekontu bat aurkeztu beharko da. (3)
c) Xede berberaz eskatutako beste dirulaguntzen zerrenda. (4)
d) Eskaria baloratzeko aurkeztu nahi den gainerako dokumentazioa. (4)
3.– Ordainketetarako dokumentazioa.
– V. edo VI. Eranskina.
DOCUMENTACION A APORTAR POR LA ENTIDAD SOLICITANTE:
1.– Documentación relativa a la entidad
a) Supuesto de Fundaciones o Asociaciones inscritas en los Registros dependientes de esta Administración: Certificado de inscripción; en otro caso, escritura de constitución y estatutos de la entidad así como acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondientes.
b) Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica así como acreditación del poder de representación que ejerza.
c) Fotocopia del NIF
d) Declaración sustitutiva de la documentación exigida en los apartados a), b) y c) (2)
e) Certificación actualizada acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias.
f) Certificación actualizada acreditativa de hallarse al corriente en sus obligaciones frente a la Seguridad Social y/o Entidad de Previsión Social correspondiente, en caso de cooperativas.
2.– Documentación relativa a la actividad.
a) Memoria detallada del proyecto o actuación. (deben incluirse las determinaciones contenidas en Anexo III).
b) Presupuesto desglosado y detallado de ingresos y gastos del proyecto según el modelo del Anexo IV. Deberá presentarse un presupuesto por cada ejercicio presupuestario. (3)
c) Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto. (4)
d) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud. (4)
3.– Documentación para el libramiento de pagos.
– Anexo V o VI.
OHARRA:
Eranskin honetan jarritako datu pertsonalak, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikopean dagoen fitxategi automatizatu batean sartuko dira erabili ahal izateko.
Fitxategiko datuak ez zaizkio beste inori lagako. Fitxategia Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak bakarrik erabiliko ditu, berak sustatutako dirulaguntzak kudeatzeko.
Aipatutako lege horretan jasotzen den moduan, datuak ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi izanez gero, honako helbide honetara zuzendu beharko da eskaria: Euskara Planen Zuzendaritza, Kultura Saila, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
NOTA:
Los datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este anexo serán incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.
El uso de dicho fichero, cuyos datos no serán objeto de cesión a terceros, se circunscribe al uso exclusivo de la gestión de las ayudas promovidas por el Departamento de Cultura.
De desearse ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición previstos por la Ley, deberá dirigirse escrito al órgano responsable de dicho fichero:
Dirección de Planes de Euskera, Departamento de Cultura, C/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOARI BURUZKO OHARRAK.
(1) Izenpea
Eskabidea legezko ahalmena duen pertsonak izenpetuko du.
(2) Entitateari buruz a), b) eta c) apartatuetan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena:
a), b) eta c) idatz-zatietan eskatutako entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa administrazio honetan baldin badago, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35.f atalaren arabera, ez da berriz aurkeztu behar.
Hala bada, aitorpenaren bidez egiaztatu behar da dokumentazioa indarrean dagoela, eta gainera, EAEko Administrazio Orokorreko zein organotan edo bulegotan aurkeztu zen, edo, zeinek egin zuen.
Bide hau bakar-bakarrik erabiliko da dokumentazioari dagokion jardunbidea bukatu zenetik hiru urte baino gehiago pasa ez denean.
(3) Aurrekontua
Ekitaldi bakoitzari dagokion aurrekontua orekatua izango da (irteerak berdin sarrerak) eta bertan Kultura Sailari eskatutako kopurua zehaztu beharko da.
(4) Xede berberaz aurkeztutako beste dirulaguntza-eskabideak
Beste edozein erakunderi, pribaturi zein publikori, xede berberaz eskatutako dirulaguntza guztiak zehaztu behar dira eta dirulaguntza horien egoeraren berri eman (ukatua, erantzunaren zain, emana eta diru-kopurua). Beste dirulaguntzarik eskatu ez bada, zinpeko aitorpenaren bidez egiaztatuko da.
(5) Eskabidea baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria
Proiektua edo jarduera hobeto baloratzeko, entitate eskatzaileak egokitzat jotzen duen beste edozein dokumentazio aurkez lezake.
NOTAS ACLARATORIAS SOBRE LA DOCUMENTACION A APORTAR.
(1) Firma
El firmante de la solicitud habrá de coincidir con quien ostente la representación legal de la entidad.
(2) Declaración sustitutiva de la documentación relativa a la entidad exigida en los apartados a), b) y c):
Cuando la documentación relativa a la entidad solicitante exigida en los apartados a), b) y c) se halle en poder de esta Administración, de conformidad al artículo 35.f) de la Ley 30/1992, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, no será necesario volver a presentarla.
En este caso, se deberá aportar declaración en la que se haga constar que dicha documentación se halla plenamente vigente, detallando la fecha y el órgano o dependencia de la Administración General de la CAE en que fue presentada o, en su caso, emitida.
Tan sólo podrá utilizarse esta vía cuando no hayan transcurrido más de tres años desde la finalización del procedimiento al que correspondan los documentos.
(3) El Presupuesto
El presupuesto correspondiente a cada ejercicio habrá de ser equilibrado (gastos igual a ingresos), precisando la cantidad solicitada al Departamento de Cultura.
(4) Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto
Habrá de detallarse en el apartado de ingresos del presupuesto toda subvención instada de cualquiera otra entidad, pública o privada, para el mismo objeto, detallándose el estado de la misma (denegada, pendiente de contestación, concedida e importe). En caso de no haberse solicitado ninguna otra subvención, habrá de presentarse declaración jurada acreditativa de tal extremo.
(5) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud
Voluntariamente podrá presentarse cualquier otra documentación que se entienda por la entidad solicitante sea pertinente para la mejor valoración del proyecto o actividad.
II. Eranskina. E1, E2 eta E3 PLAN’EREDUEN ARABERAKO HELBURUAK
A.– KANPO HARREMANA			E1	E2	E3	EX
			euskaraz	euskaraz	euskaraz	euskaraz
1. Hizkuntza Paisaia	 n 	1.1. Kanpo errotulazioa	 1	2	2
	 n	1.2. Txartel pertsonalak, faktura-orriak, fax-orriak, orri-buruak	1	2	2
	 n	1.3. Produktuen etiketak 			1
2. Publizitatea eta argitalpenak	 n 	2.1. Iragarkiak/eslogana; publizitateko testuak eta argitalpenak	1	2	2
3. Harrera-hizkuntza denekin	 n 	3.1. Telefonoa, mezu automatikoak; leihatila eta antzekoak	1	2	2
4. Bezeroekin	 n 	4.1. Formularioak eta testu laburrak	1	2	2
	 n	4.2. Ahozko harremana		1	2
	 n	4.3. Idatzi luzeak, txostenak			1
5 Administrazioarekin	 n 	5.1. Formularioak eta testu laburrak	3	3	3	3
	 n	5.2. Ahozko harremana		1	2
	 n	5.3. Idatzi luzeak, txostenak	3	3	3	3
6. Banketxeekin	 n 	6.1. Formularioak eta testu laburrak		1	2
	 n	6.2. Ahozko harremana		1	2
	 n	6.3. Idatzi luzeak, txostenak			1
7. Hornitzaileekin	 n 	7.1. Formularioak eta testu laburrak		1	2
	 n	7.2. Ahozko harremana			1
	 n	7.3. Idatzi luzeak, txostenak			1
B.– BARNE HARREMANA
8. Hizkuntza paisaia	 n 	8.1. Barne errotulazioa (norabideak, bulegoetakoa, tresneriarena)		1	2
9. Formularioak, testu laburrak 	 n 	9.1. Langileentzako informazio-orriak, argitalpenak, zirkularrak, 		1	2
eta horien aplikazio informatikoak	 n 	9.2. Nominak, aurrekontuak, kontrol–orriak		1	2
	 n	9.3 Dokumentu horiek kudeatzeko aplikazio informatikoak		1	2
10.Txostenak, proiektuak eta horiek 	 n 	10.1. Langileriaren eta zerbitzuen kudeaketa: lan–kontratuak,
kudeatzeko aplikazio informatikoak		monografiak eta lan-hitzarmenak			1
	 n	10.2. Ekoizpena eta funtzionamendua: fabrikazio-prozedurak,
		mantenimendua, fitxa teknikoak, stock-ak eta proiektuak			1
	 n	10.3. Planifikazio estrategikoa eta kalitate–prozesuari lotutako agiriak			1
	 n	10.4. Aurreko alderdiok kudeatzeko baliabide informatikoak			1
11. Lan-bileretako jarduna	 n 	11.1. Ahozko jarduna		 	1
	 n	11.2. Idatzizko jarduna: aktak eta gainerako dokumentazioa			1
Kodeen esanahia:
1: bete beharreko helburu hori lehenengo aldiz ageri da, berria da aurreko ereduekiko.
2: bete beharreko helburu hori ez da berria, aurreko ereduetan ere ageri da.
3: eredu guztietarako gutxieneko baldintza, idatzizko ohiko harremanei dagokienez.
III. ERANSKINA: Euskara Plana/
Memorian jaso beharreko zehaztapenak/
Entitateak hiru urterako egitasmoa edo diseinua aurkeztuko du, urte bakoitzerako ekitalditan banatuta. Euskara planak ondoko informazioa jasoko du.
1.-Entitatearen oinarrizko datuak:
• 1.1.– Entitatearen jarduera.
• 1.2.– Entitatearen organigrama.
1.2.1- Entitatearen langile-kopurua eta euskaldunen2 kopurua.
1.2.2- Entitatearen atalketa, atal bakoitzaren izaera (Kanpo/Barne harremanei begirakoa), langile-kopurua eta euskaldun kopurua.
•	1.3.– Entitatearen egungo hizkuntza-politika eta euskarari buruz hartutako erabakiak.
2.– Entitateak aukeratutako eredua, hiru urterako eragin-eremua, helburuak, neurriak eta adierazleak.
• 2.1.– Entitate osorako hartutako eredua den kasuan, E1, E2, E3 edo Ex (Ex:eredu propioa)
• 2.2.– Ereduak entitate-atalka ezartzen diren kasuan: atalaren eredua (E0, E1, E2, E3, Ex), helburuak eta eragindako langileak. Ondoren 2.3. puntuko informazioaz osatu.
• 2.3.– Helburuei lotutako neurriak eta adierazleak.
– Neurriaren barne helburua eta deskribapena
– Haserako egoera
– Partehartzaileak
– Epea (Hasiera-bukaera)
– Erantzuleak
– Baliabideak
– Adierazleak
Eranskin hau osatzeko HPS-k aplikazio informatikoa prestatuko du lana errazteko asmoz, betiere eduki hauei buruz.
Oharra: Eranskin hau osatzeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak prestatutako aplikazio informatikoa bete behar da. Honetarako, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskara Planen Zuzendaritzako 945- 018113 telefonora deitu, eta aplikazio informatikoa entitatearen esku jarriko da.
2	Euskaldunak: Gutxienez euskaraz "ondo" ulertu eta hitz egiten dutenak.
IV. ERANSKINA / ANEXO IV
AURREKONTUA / PRESUPUESTO
GASTUAK / Gastos
1.– Testuen egokitzapen eta itzulpen gastua / Gastos de adaptación y traducción de textos	.............................
2.– Euskara prestakuntzara gastuak / Gastos de formación de euskera	.............................
	2.1.–	Administrazio publikoekin idatzizko harremana duten langileen
		matrikula gastuak / Gastos de matrícula de personal encargado de
		relacionarse por escrito con las Administraciones Públicas	 .............................
	2.2.–	2.1eko langileen ordezkapen gastuak / Gastos de sustitución del personal del punto 2.1 	
	2.3.–	Helburuekin lotura zuzena dutenen matrikula gastua / Gastos de
		matrícula de los que tienen relación directa con los objetivos del plan 	.............................
3.– Aplikazio informatikoen gastua / Gastos de aplicaciones informáticas 	.............................
	3.1.–	Euskarazko softwarearen gastua / Gastos de software en euskera 	.............................
	3.2.–	Planaren helbururako aplikazio informatikoen gastua / Gastos de
		aplicaciones informáticas para el desarrollo del plan de euskera 	.............................
4.–	Diseinu, komunikazio, jarraipen eta ebaluazio gastua / Gastos de diseño,
	comunicación, seguimiento y evaluación 	
	4.1.–	Euskara Batzordearen gastua / Gastos de la Comisión de Euskera 	.............................
	4.2.–	Planaren jarraipen eta ebaluaziorako gastua / Gastos de seguimiento y evaluación del plan 	
			GUZTIRA / Total 	
DIRU-SARRERAK / INGRESOS
1.– ESKATZAILEAREN EKARPENA / Aportación de la entidad solicitante
		
2.– ENTITATE PUBLIKOEN EKARPENAK / Aportaciones de entes públicos (zehaztu eta egoera azaldu: ukatua, erantzuna jasotzeke edo esleitua eta zenbatekoa adieraz i / especificar y detallar el estado de las mismas: denegada, pendiente de contestación, concedida e importe):
		
		
		
		
		
		
		
		
		
3.– ENTITATE PRIBATUEN EKARPENAK/ Aportaciones de entidades privadas (zehaztu eta egoera azaldu: ukatua, erantzuna jasotzeke edo esleitua eta zenbatekoa adierazi / especificar y detallar el estado de las mismas: denegada, pendiente de contestación, concedida e importe:
		
		
		
		
		
		
		
		
4.– BESTELAKO SARRERAK (zehaztu) / OTROS INGRESOS(a especificar)
		
			GUZTIRA / Total	
ESKATUTAKO DIRULAGUNTZA / Subvención solicitada	 	.................................
V. ERANSKINA / ANEXO V
HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA / ALTA DE DATOS TERCERO INTERESADO
HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK / DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO
IFZ / NIF (1) 	
Entitatearen izena / Denominación de la entidad 	
	
HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN
Kalea,zk., solairua
Calle, n.º, piso 	
Herria
Localidad 	
Lurraldea
Provincia 	
Udal-kodea		Posta-kodea
Código de Población 		Código Postal 	
BANKUAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS (2)
Bankua / Banco	 nnnn
Agentzia / Agencia 	 nnnn
Kontrol-kodea / Código de control	 nn
Kontu-zk. / N.º Cuenta	 nnnnnnnnnn
Titularra / Titular 	
	Bankuaren adostasuna	Hirugarrenaren adostasuna	 Sailaren onespena	Kontabilitatearen onespena
	Conforme banco	Conforme tercero	V.º B.º Departamento	V.º B.º Contabilidad
	Izenpea eta zigilua	Izenpea eta zigilua	 Baimenduriko izenpea	Baimenduriko izenpea
	Sello y firma	Sello y firma	Firma autorizada	 Firma autorizada
Argibideak / Observaciones:
(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia / Debe adjuntarse fotocopia de la tarjeta de Identificación Fiscal.
(2) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa / A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.
VI. ERANSKINA / ANEXO VI
HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA (*)
SOLICITUD MODIFICACIÓN EN LOS DATOS DEL TERCERO
HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK / DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO
IFZ edo NAN. / NIF edo DNI. 	 3.aren kodigoa/Código del tercero (1): ..............................................
Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos 	
	
ALDAKETA / MODIFICACIÓN (2)
A.– HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN
Kalea, Zkia., Solairua
Calle, N.º, Piso 	
Herria
Localidad 	
Lurraldea
Provincia 	
Udal Kodea		Posta-Kodea
Código de Población 		Código Postal 	
B.– BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEAREN DATUAK
DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)
Bankua / Banco	 nnnn
Agentzia / Agencia 	 nnnn
Kontrol-kodea / Código de control	 nn
Kontu-zk. / N.º Cuenta	 nnnnnnnnnn
Jabea / Titular 	
	Data / Fecha	Sinadura / Firma
(*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz dirulaguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a cumplimentar por aquellos peticionarios que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.
Argibideak / Observaciones:
(1)	Administrazioak bete beharrekoa / A cumplimentar por la Administración.
(2)	Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar / Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar
(3)	Kasu honetan, honako domumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari / En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:
a)	Proposatzen den aldaketarako arrazoia / Razón que motiva el cambio.
b)	Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria / Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.
OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILEKO EKONOMI KONTROLERAKO BULEGOKO KONTABILITATE ZERBITZUA / SERVICIO DE CONTABILIDAD DE LA OFICINA DE CONTROL ECONÓMICO DEL DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA.
RSS