
142. zk., 2002ko uztailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4234
EBAZPENA, 2002ko otsailaren 28koa, Energia zuzendariarena. Honen bitartez, Vitoria-Gasteizko udalerrian, 13,2 kV-ko linea elektriko bat eta Paraguay izeneko transformazio zentroa instalatzea baimentzen da, eta haien gauzatze proiektua onartzen.
Lurralde bulego honetan hasitako 67/16510-ATH01.128-ATD01.86 espedientea aztertu da. Espediente hori Iberdrola Distribución Eléctrica, SA (helbidea: Urartea kalea, 2. Gasteiz) baltzuak eskatuta hasi da. Izan ere, baltzu horrek administrazio baimena ematea eta gauzatzeko proiektua onartzea nahi du, linea elektrikoa eta transformazio zentroa instalatzearren. Bestalde, baltzuak behar bezala bete ditu abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko VII. tituluko II. kapituluan araututako izapideak (dekretu hori 2000/12/27ko EAOn argitaratu zen, eta hau arautzen du: argindarraren garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornidura emateko jarduerak, eta argindarraren instalazioak baimentzeko prozedurak). Horretan, dekretu horretako azkeneko lehen xedapenean ezarritakoari jarraitu behar zaio, bai eta Industriari buruzko 21/92 Legean (uztailaren 16koa) ezarritakoari ere.
Aurkeztutako proiektua aztertu da. Proiektua Francisco J. Bermejo de la Fuente industria ingeniariak sinatuta dago eta Industria Ingeniarien Elkargoak 2001eko urriaren 8an 011.061 zenbakiarekin ikus-onetsita.
Horiek horrela, Energia zuzendariak, urriaren 16ko 223/2001 Dekretuan (Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartzen duen dekretua. 2001/10/24ko EHAA) emandako aginpideak erabiliz:
EBATZI DU:
Iberdrola Distribución Eléctrica, SA baltzuari, Vitoria-Gasteizko udalerrian 13,2 kV-ko linea elektriko bat eta Paraguay izeneko transformazio zentroa instala ditzan baimentzea, eta haien gauzatze proiektua onartzea. Instalazio horien ezaugarri nagusiak hauek dira:
Lurpeko línea elektrikoa, zirkuitu bakuna.
Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.
Eroaleak: aluminiozkoak, 95 mm2-koak, PPFV motako 12/15 KV isolamenduarekin, 1 metroko sakonerako lubakian sartutako tutuan bideratuak.
Luzera: 228 +372 m.
Abiaburua: Kuba transformazio zentroa.
Helmuga: Panama transformazio zentroa. Bertan eraiki nahi duten transformazio zentroan izango ditu sarrera eta irteera.
Paraguay izeneko transformazio zentroa
Mota: barrukoa.
Transformadoreak: bi, 630 kVA-koak.
Transformazio erlazioa: 13.200 / 420 – 242 V.
Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz onartu da, eta baldintza hauekin, hala nola:
1.– Obrak, onartutako proiektuari jarraituz egin behar dira (halakorik egokituz gero, eskatzen eta onartzen diren aldakuntzekin).
2.– Instalazioen titularrak, instalazioak gauzatzean, ondorengo erakundeek ezarritako baldintza teknikoak bete beharko ditu.
3.– Ebazpen hau eman eta urtebetera, instalazioak abian izan behar dira.
4.– Instalazioen titularrak obrak burutu direla jakinarazi beharko dio Arabako Lurralde Bulegoari, aginpidea duen teknikariak izenpetutako obra amaierako ziurtagiria emanez. Hartara, bulego horrek behin betiko ikuskatzea eta zerbitzuan jartzearen akta egin ahal izango ditu.
5.– Baimen hau eman den arren, eskatzailearentzat beharrezko izango dira, orobat, udal nahiz probintzia aginpideko baimenak, eta obrak egiteko behar diren gainerakoak. Era berean, baimen honek ez ditu kentzen hirugarrenek izan ditzaketen eskubideak, eta salbu uzten du jabetza eskubidea.
Administrazio bidea burutzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Administrazio eta Plangintza sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita. Hori guztia, 4/1999 Legean (hark aldatu du azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) araututakoari jarraituz.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 28a.
Energia zuzendaria,
TXABER LEZAMIZ CONDE.
RSS