Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2002ko uztailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4231

EBAZPENA, 2002ko ekainaren 27koa, Ondare eta Kontratazio zuzendariarena, Zaldibar, Mallabia, Ermua, Eibar eta Soraluze-Placencia de las Armasko Udalerriei dagokien zatiari buruz Bilbao-Donostia Trenbidearen Mugaketa Aministratiboa onartzeko dena.

Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak, 1995eko azaroaren 21ean emandako Ebazpenaren bidez, hasiera eman zion Bilbao-Donostia trenbidearen mugatze administratiboa egiteko espedienteari, bere hedadura eta mugak doi-doi zehazteko asmoz.

Aipatutako zatiari dagokion espedientean bete egin da, besteak beste, jendaurrean ezagutarazteko eskakizuna (EHAAn eta GAOn argitaratu da) eta, halaber, kasuan kasuko interesatu guztiei banan-banan jakinarazpena eman beharra, betiere euren interes legitimoek behar besteko babesa izan dezaten. Horren guztiaren berri ematen da hartarako izapidetu den espedientean.

Era berean Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 15. artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari ematen dio bere ondareko ondasun mugiezinen mugaketa eta horren ondorengo mugarriketa bere kabuz egiteko ahalmena, hainbat araudi konparatuetan aitorturiko ahalmena hain zuzen. Artikulu horren 3. paragrafoan ezarrita dago mugaketa-espedientea izapidetzea, bide administratiboan onestea eta bera gauzatzeko behar diren ekintzak egikaritzea —mugarriztatzea barne— Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkiola.

Bestalde, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezartzekoa den otsailaren 16ko 99/1999 Dekretuaren 8.1 a) 5 artikuluak aipatutako ahalmenaz baliatzea Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari esleitzen dio.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ondarea osatzen duten ondasunetan mugaketak eta mugarriztaketak egiteko Araudia onartzen duen azaroaren 4ko 238/1986 Dekretuaren 12. artikuluarekin bat etorriz, eta Ondare Zerbitzuaren txosten-proposamena aztertu ondoren,

EBATZI DUT:

Bilbao-Donostia Trenbidearen mugaketa onartzea Zaldibar, Mallabia, Ermua, Eibar eta Soraluze-Placencia de las Armasko udalerrien zatian. Trenbide hori jarraian ematen den deskribapenaren arabera mugatuta geratuko da aurrerantzean.

Trenbidearen zati horrek barne hartzen dituen Zaldibar, Mallabia, Ermua, Eibar eta Soraluze-Placencia de la Armasko udalerrietan kokaturik dago. Bere hedadura 156.554 m2-koa da eta, aipatutako udalerrietan, hurrenez hurren, era honetan dago banatuta:

	m2	

ZALDIBAR	31.191	

MALLABIA	15.808	

ERMUA	53.563	

EIBAR	55.900	

SORALUZE-PLACENCIA DE LAS ARMAS	 92	

Mugakide diren finka guztien jabeen izenak adierazteari eta lurrak zehatz-mehatz deskribatzeari dagokienez, datu horiek ageri diren dokumentuetara eta, halaber, alegatzeko aldian Ogasun eta Kontratazio Zuzendaritzaren egoitzan egon diren planoetara jotzen dugu. Aztertu nahi dituen edonoren eskuragarri egon dira planook.

Adierazten da, halaber, aipatutako trenbidearen deskribapena mugakideak mugatze-jardunean bertan lekuko zirela egin zela. Eta hala ageri da horri buruzko aktetan.

Horren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari ebazpena interesatuak eskuratzen edota EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko ekainaren 27a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala