
142. zk., 2002ko uztailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Herrizaingo Saila
4230
EBAZPENA, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendari andrearen 2002ko uztailaren 15ekoa, Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako Komisario izateko 30 plaza betetzeko Hautaketa Prozedurarako deia egiten duen Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendari andrearen 2002ko maiatzaren 7ko Ebazpenak (maiatzaren 29ko EHAA, 100. zk.)izan dituen akatsak zuzentzen dituena.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko egitura organikoak ezartzen duen uztailaren 27ko 218/1993 Dekretuaren d) idatz-zatiaren 4.1 artikuluan Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendari andreari ematen dizkion eskumenekin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 67.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ondorengo hau
EBATZI DUT:
Bakarra.– Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako Komisario izateko 30 plaza betetzeko Hautaketa Prozedurarako deia egiten duen Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendari andrearen 2002ko maiatzaren 7ko Ebazpeneko (maiatzaren 29ko EHAA, 100. zk.) hamazazpigarren oinarriak ondoko idazketa izango du:
"Ebazpen honen kontra —bide administratiboari amaiera ematen diona— interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzari, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuta agertzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean edo administrazio-auzigaietako orden jurisdikzionalaren aurrean zuzen-zuzenean aurkatu ahal izango dute.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa azalduz gero, ezin izango da jo bide jurisdikzionalera hori espresuki erabaki arte, edo presuntziozko gaitzespena gertatu arte administrazioaren isiltasuna dela-eta.
Interesatuak bide jurisdikzionala aukeratuz gero, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri beharko du Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzitarako Epaitegiari zuzenduta, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epearen barruan.
Deialdi honen, deialdiko oinarrian eta deialdian zehar, epaimahaiaren jardunean eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren jardunean eman daitezen egintza-administratiboak aurka ditzakete interesaruek, betiere administrazio prozedura erkidearen araudian zehaztutako era eta kasuetan."
Arkaute, 2002ko uztailaren 15a.
Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendari andrea,
GUADALUPE CAMINO GARCÍA.
RSS