
142. zk., 2002ko uztailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
4228
155/2002 DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, inmigrazioaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituena. (Hutsen zuzenketa).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.
Inmigrazioaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen ekainaren 25eko 155/2002 Dekretua 2002ko uztailaren 8ko EHAAn argitaratu zen, eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:
Dekretuaren 14.2.1.a) artikuluan, 11951. orrialdean, honako hau dioenean:
"Euskal Herrian inmigrazio-politika eraginkorki gauzatzeko lanbide-trebakuntza egokia edukitzea. Edozein kasutan, indarrean dagoen aplikazio-hitzarmenaren (Arcepace) araberako B Lanbide Taldean barne hartuta egon beharko dute".
Honako hau esan behar du:
"Euskal Herrian inmigrazio-politika eraginkorki gauzatzeko lanbide-trebakuntza egokia edukitzea".
RSS