Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2002ko uztailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3966

IRAGARKIA, 2002ko apirilaren 26koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bitartez, jendaurrean jartzen dira Asparrenako udalerriko 920 Kw-eko Araiako San Pedro zentral hidroelektrikoaren eta 1250 kVA-ko transformaziogunearen argibideak.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko (argindarra garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta argindarreko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen dekretua. (EAO, 2000/12/27) 125. artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta testu horretako azkeneko lehen xedapenean ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen dugu ondorengo instalazio hau, eskatzailea Central Hidroeléctrica San Pedro de Araia SA baltzua izanik.

Erref.: 16599/ATJ01.3

Kokagunea: Araia, Asparrenako udalerrian.

Aurrekontua: 324.924,49 euro.

Xedea: Argindarra sortzea.

Ezaugarriak:

Turbina hidraulikoa.

Mota:Pelton, bi injektorerekin.

Potentzia hidrauliko izendatua: 967 kW.

Salto garbi izendatua: 152 m.

Emari izendatua: 715 l/seg.

Abiadura izendatua:600 bira minutuko.

Sorgailua.

Mota:Asinkrono trifasikoa, ardatz horizontalekoa.

Potentzia: 920 kW.

Abiadura sinkronoa: 600 bira minutuko.

Sortutako voltajea: 380 V.

Transformaziogunea.

Mota:Barrukoa, SF6 bainua duten maniobra eta babes gelekin.

Potentzia: 1.250 kVA.

Transformazio erlazioa: 13.200 / 398 -230 V.

Instalazio horretarako Administrazio baimena eskatu da.

Eta hori guztia argitara ematen da, lurralde bulego honetan (Samaniego kalea, 2. Gasteiz) proiektua aztertzeko eta erreklamazioak aurkezteko aukera ematearren. Erreklamazioa egin nahi izanez gero, erreklamazioaren bi kopia aurkeztu behar dira, eta horretarako epea hogei egunekoa da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteize, 2002ko apirilaren 26a.

Lurralde bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRON.


Azterketa dokumentala