Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2002ko uztailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
3963

EBAZPENA, 2002ko ekainaren 25ekoa, Zerbitzu zuzendariarena, "Euskadiko kirol portuak eta uretako kirolen arloko jarduerak sustatzeko bideoa" gauzatzeko lehiaketaren deialdia egitea erabakitzen duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 46A/02.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskadiko kirol portuak eta uretako kirolen arloko jarduerak sustatzeko bideoa.

b) Lotekako banaketa eta kopurua: ez.

c) Non gauzatu behar den: kontsultorearen egoitzan.

d) Gauzatzeko epea: 60 egun.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: hirurogeita bederatzi mila eta seiehun (69.6000) euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipenaren aurrekontuaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 97 39.

e) Telefaxa: 945 01 97 42.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2002ko abuztuaren 28a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: ez da beharrezkoa.

b) Beste betebehar batzuk: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulako 20. puntuan zehaztutakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko irailaren 3a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan zehaztutakoak.

c) Aurkeztu behar direneko lekua:

1.a Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

2.a Helbidea: Betiere jasotzeko finkatutako epearen barruan, Donostia kaleko 1. zenbakiko 8. solairuan (Erregistro Orokorra) entregatu beharko dira eskutan; edo postaz bidali, posta-bulegoan igorpenaren ezarpen-data justifikatuaz, eta eskaintza igorri dela iragarriaz kontratazio-organoari egun berean, telex, fax edo telegramaz. Betekizun bi horiek konplitu ezean edo proposamenak jasotzeko epetik kanpo hartzen bada igorpenaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Hala ere, aipatu datatik hara hamar egun igaro eta proposamena ez bada jaso, proposamena ez da onartuko inola ere.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: proposamen ekonomikoak ireki eta hurrengo egunetik hara hiru hilabetez.

e) Aldaerak onartzea:

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua 2, 4. aretoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2002ko irailaren 10a. Eta eskaintzaren bat posta bidez jasotzen bada, 2002ko irailaren 20a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera noiz bidali zen iragarkia: ez da holakorik.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: deialdia eta pleguak: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko ekainaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI GUTUBAI ARTETXEA.


Azterketa dokumentala