
130. zk., 2002ko uztailaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3961
LEHIAKETA, Txurdinagako ertzainetxea —SOS-DEIAK zerbitzuak eta Trafikoaren Kontrolerako Zentroa bere barne hartzeko asmoz— egokitu eta eraberritzea helburutzat duen obra-kontratua esleitzeko dena. (KBN C01/2/2002 esp.).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Herrizaingo Saila.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
c) Espediente zenbakia: C01/2/2002.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Txurdinagako ertzainetxea —SOS-DEIAK zerbitzuak eta Trafikoaren Kontrolerako Zentroa bere barne hartzeko asmoz— egokitu eta eraberritu.
b) Loteak: ez dago.
c) Burutzeko lekua: Bilbaoko Udalerria.
d) Gauzatzeko epea (hilabeteak): 10 hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: 3.062.654, 68 euro.
5.– Behin-behineko fidantza: ez.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Entitatea: Cianoplan, S.A.
b) Helbidea: María Díaz de Haro, 10 bis (Galería).
c) Herria eta posta kodea: 48013 Bilbao.
d) Telefonoa: 94 441 80 71.
e) Faxa: 94 441 91 85.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2002ko abuztuaren 6a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena:
C taldea, 3 azpitaldea, f kategoria.
C taldea, 4 azpitaldea, f kategoria.
I taldea, 6 azpitaldea, d kategoria.
J taldea, 2 azpitaldea, d kategoria.
b) Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa eta profesionala: kontratua burutzerakoan nahiko baliabide pertsonal eta material izateko konpromisoa egiaztatu beharko du eskaintzan.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko abuztuaren 7ko 10:00ak aurretik.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1. Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.
2. Helbidea: Donostia kalea 1, (beheko solairua, Lakua II).
3. Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak (lehiaketa): ez.
f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopuru gutxi gorabeherakoa edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, (beheko solairua, Lakua II).
c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2002ko abuztuaren 19a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak: Ez.
11.– Iragarkiaren gastuak: Esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): Ez.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko ekainaren 26a.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA,
ez dagoenez,
Kontratazio Zerbitzuko burua,
FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO.
RSS