Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2002ko uztailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 Zenbakiko Epaitegia
3959

EDIKTUA, ordainketak ez egitegatiko kaleratzea dela-eta abiaturiko 715/01 ahozko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Maria Rosario Valero Fernández andreak eskatutarik, Santiago Arnaiz Santamaria jaunaren kontra, eta auzigaia ordainketak ez egiteagatiko N11 kaleratzea delarik, Lehen Auzialdiko 9 zk.ko Bilboko Epaitegian egindako 715/01 Ahozko Judizioa (Kaleratzea, PZL) delako prozeduran, epaia eman da, eta hauexek dira bere idazpurua eta epaitza:

Epaia zk.

Eapia eman duen epailea: M.ª Reyes Castresana Garcia andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia)

Eguna: bi mila eta biko otsailaren hogeita seia

Auzi-jartzailea: Maria Rosario Valero Fernández andera

Abokatua: Luis Fernando Iturriaga Sagarminaga jauna

Prokuradorea: Jose Antonio Hernandez Uribarri jauna

Parte demandatua: Santiago Arnaiz Santamaria jauna

Abokatua:

Prokuradorea:

Auzigaia: ordainketak ez egiteagatiko N11 kaleratzea

EPAITZA

1.– Maria Rosario Valero anderearen izenean eta bai ordezkoak eginez ere, Hernandez jaun prokuradoreak Santiago Arnaiz Santamaria jaunaren aurka sustatutako demanda onartu egiten dut. Eta Basauriko Udalerrian (Bizkaia), Urbi kaleko 31 zenbakiko bigarreneko ezkerraldean dagoen hiri finkari (lonja) buruzko alokatze-kontratua amaitutzat jotzen dut, eta parte demandatua aipatu finka uztera kondenatzen dut, ohartaraziaz eze hala egiten ez badu kaleratua izanen dela.

2.– Prozesu honetako kostuak ordaindu beharra ezartzen zaio parte demandatuari.

Aurkatzeko modua: Bizkaiko Lurralde Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bitartez (PZLaren 455 artikulua).

Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan, eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki batez egin beharko da errekurtsoa, zeinetan honako hauek jaso eta adierazi beharko baitira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko borondatea, eta aurkatutako erabakiak (PZLaren 457.2 artikulua).

Ordainduta izan beharreko errentak ordainduta ez badaude, eta halaber kontratuarekin bat aurretiaz ordaindu behar direnak, errekurtsoa egiteko idazkia ez da onartuko (PZLaren 449.1 artikulua).

Eta epai honen bitartez aldarrikatu, agindu eta sinatu egiten du.

Demandatua den Santiago Arnaiz Santamaria jaunari erazko jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta biko ekainaren hamabian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala